Online denda

Humus – Leihotik begira zai

6,00 

Ref. Bonb-003/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Bonberenea Ekintzak zigiluak HUMUS taldearen ‘Lehiotik begira zai’ izenburuko CDa aurkeztuko du urtarrilaren 22an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eguerdiko 12:00etan.
Bonberenea Ekintzak, Tolosako Bonberenea etxe barruan txertaturik dagoen proiektu diskografiko eta editorialei bidea emateko egitasmoa da. 2002. urtean, etxearen dinamika eta itsatsirik genituen ilusio eta asmoen ispilu bezala, OZTOPO GUZTIEN GAINETIK BONBERENEA CD bilduma kaleratu genuen, eta 2003. urtean TANTA taldearen CDa. Hasi berria den 2004. urte honetan, bere hirugarren CDa aurkeztuko du Bonberenea Ekintzak-ek: HUMUS taldearen ‘Lehiotik begira zai’ lana.

Humus_Promo
2003ko neguan osatua, HUMUSen lan luze berria da ‘Lehiotik begira zai’ CDa. Bonbereneako estudioan grabatua, eta Beran (Nafarroa) nahastua eta masterizatua, Maikel aritu da soinu teknikari lanetan. Grabazioan, gitarra jotzaile berria elkartu da taldera, Dabid, eta HUMUS laukote bilakatu da berriro. Doinu trinkoaz, kemenaz eta melodia ederrez eraiki du HUMUS taldeak ‘Lehiotik begira zai’ bere lan berria.
HUMUS, 1997ko irailean sortu zen Tolosan. Natalia (baxua eta ahotsa), Mantxi (gitarra eta ahotsa) eta Edu (bateria) izan ziren Humus martxan jarri zutenak. 1998ko apirilaren 25ean lehenengo kontzertua eskaini zuten, eta hirukote bezala bost emanaldi gehiago egin zituzten.

1998ko irailean, taldea gehiago indartzeko asmoarekin, Luisja (gitarra) sartu zen, eta urte horretako urrian, taldeak laukote bezala lehenengo kontzertua eman zuen.
HUMUS-ek bere lehenengo lan autoproduzitua kaleratu zuen bi urte geroago. Gorka Etnies eta Luisma Inzaren laguntzaz, Buenawixtan (Donostian) osatu zuten lan hori. 2000ko maiatzean argia ikusi zuen HUMUSen lehenengo lan horrek, ‘Pulper’ izenburupean. Taldeak lan hori banatu eta aurkeztu zuen hurrengo urtean. 2001ean, HUMUS hirukote bihurtu zen berriz. 2002ko udaberrian, sei abesti gehiago grabatu zituen HUMUSek bere entsegu lokalean.
Era berean, zenbait bildumatan parte hartzeko aukera izan du HUMUSek urteotan: ‘Martxaundi 3’, ‘Gaztemaniak 4’, ‘Oztopo guztien gainetik Bonberenea’ eta ‘Gaztesarea bilduma’ lanetan, hain zuzen.
HUMUSekin jendaurrean jo izan dutenen artean Berri Txarrak, El Corazon del Sapo, Def Con Dos, Barricada, Anestesia, Jousilouli, Dr. Deseo, Bad f-line, Asgarth edo Lif bezalako taldeak daude, beste askoren artean. 50 kontzertu inguru egin ditu HUMUSek orain arte.

 

Harremanetarako:
humusinside@gmail.com
www.facebook.com/humus.tolosa
Mantxi: 656 726 164

Información Adicional

Peso0.109 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies