Online denda

Napoka Iria “Arnasten Ikasten Berriz”

10,00 

Ref. Bonb-051/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Benetakoaren abantailak

“Ez du ezer frogatu beharrik, horregatik ateratzen da hain ondo”. Argazkilariaren estudioan tipo bizardun zimazu hura, kieto, lasai, bare, ez irribarre urduri, ez imintzio arraro, ez pose. Bost axola aurrean kameratzar hura edukitzea, fusilamendu pelotoi bat jarrita ere ez zuen kopeta zimurtuko.

Bi, hiru, lau flashekin amaitu zen saioa, dena haize alde; goiz hartan ikasi nuen benetakoak badituela zenbait abantaila estetiko. “Horrela bai gustura”, esan zuen argazkilariak.

Napoka Iria ere tipo hark zeukan jarrerarekin joan da estudiora nik uste, eta nabaritzen da. Arnasten ikasteko berrizen beren buruari erretratua atera diote, irribarre urduririk, imintzio arrarorik, poserik gabe. Taldeak aurreko diskoko oinarri berdina dauka, beraiek dira dudarik gabe, argazkiak ez du gezurrik esaten. Baina arropak edo orrazkera edo zerbait ez al dute aldatu? A, ez, ahotsak dira, interbalo txikiagotan dabiltza melodiak; eta sakabanatuago dago lehen kanten puntu jakinetan kontzentratzen zen tentsioa; moldaketak atmosferikoagoak dira eta oro har, indie-folk soinurantz lerratu direla esango nuke. Gehiago adierazten dute gutxiagorekin edo, azkenaurreko piezaren titulua probestuz, Erantziz jantzi dira.

Napokairia2013

Eta gero detaileak daude: Izotzetan erre ixten duen arramazka elektriko hori; bateriaren erritmoa Disonantziak harago eta harago eramaten, basamortuko punteo bat lagun duela; 1990eko hamarkadara zaramatzan Kontraren hasierako riffa; edo Erantziz jantziko elkarrizketa, zarataren eta arpegio akustikoaren artean. Ñabardurak zainduz lan egin dute, antzematen da.

Kontzeptu aldetik ere eboluzioa dago, Etxeorratzeko asfalto-giro itotik diskoa ixten duen Distantziatikera, non Miren eta Ander “baso bihotzean ortozik” dabiltzan.

Espaloitik belarretara iragan dira CDa gelditu denerako eta zu, entzuten, ez zara

trantsizioaz konturatu ere egin. Ondo egin dutelako da. Benetakoaren abantailak.

Gorka Bereziartua Mitxelena

 

 

Kontaktua:
Promomusika: 653 737  700
Info@promomusika.com
www.promomusika.com

 

 

 

 

Información Adicional

Peso0.077 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies