Online denda

Kashbad “Arrakala”

10,00 12,00 

Borra elección
Ref. Bonb-055/CD/LP. Categories: , . Tags: , , , .

Descripción del producto

Arrakalek bide berriak sortzen dituzte, aurretik eraikitakoak birrinduz eta norabide berriak sortuz. Lehen irmoa zena, apurtuz, moldatuz. Bat-batean edo apurka-apurka sortzen dira, etengabeko garapenean. Norabide zehatzik gabe zabaltzen dira, kolpe bakoitzean oldarkor, aurretik sendoa zena ahulduz. Arrakalak ez dira menturaz sortzen. Zerbait adierazi behar balute bezala azaltzen dira, ezustean. Lozorroan izan arren, hor daude, noizbait, nunbait, aurrera egiteko prest.

Hori izan daiteke Kashbad taldearen egungo egoera. Azken urte hauetan guztietan lozorroan izan da taldea, taldekideak musika abentura ezberdinetan murgilduak egon direlarik. Orain ordea badatoz. Elkarrekin, duela hamalau urte musika tresnak zintzilikatu zituzten modu berdinean: Txiki, Gorka, Sorkun eta Gorkita. Urteak atzera utzi zuten puntu beretik abiatuz. Denborak emandako distantziaz ezarritako hesiak apurtuz, norabide berriak urratuz, bide berriak sortuz. Badakite zer, eta badakite noiz. Orain.

Bonberenea estudioan egindako entseguetan sortu dira disko berri honetako kantuak, eta bertan grabatu, nahastu eta masterizatu dira, 2014ko otsaila eta martxoa bitartean. Jolasean, lagunartean, adiskide zaharrak afaritako biltzen diren bezala. Presiorik gabe. Inori ezer frogatu beharrik gabe. Musika sortu, eta jotzeak dakarren plazerraz. Eta agian, ideia horretan datza disko honetako kantuen freskotasuna.

kashbad - arrakala

Diskoak ez du musikalki norabide bakar bat. Kashbad ez da inoiz hiltzaturik geratu leku berean. Sormena sutan izan dute beti. Taldearen disko guztietan garapena nabarmena izan da. Diskoen artean, baita disko bakoitzaren barnean ere. Eta honakoa ere horrelakoa da. Agian inoiz baino nabarmenago. Egun, are zailagoa egiten da taldea eremu bakar batean kokatzea. Rocka, haratago joaten diren post rock pasarteak, stoner ukituak, pop kutsuko melodia gozoak, distortsioa, edota hardcore oldarkorrez bustirik dauden kantak topatuko ditu entzuleak disko honetan. Kashbad taldearen musika unibertsoa ez baita inoiz norabide bakarrekoa izan. Taldearen hastapenetik garatzen eta eraldatzen joan da, eragin berriak jasoz, taldea identifikatzen duen nortasun puntua galdu gabe. Eta honakoan ere, horrela da.

Karlos Osinaga arduratu da diskoaren grabaketaz eta masterizazioaz. Osinaga gertuko laguna du taldeak, garai batean, taldeko kide ere izan zen Gorka Lazkano baxu-jotzailea ordezkatzen ‘Hesiak’ diskoan. Zenbait kanturen grabaketan teknikari ere izan da, eta, taldearen zuzeneko soinu teknikaria ere izandakoa da. Beraz, ederki ezagutzen du taldea. Eta hori, nabari da. Taldearen esentzia islatzen jakin izan du. Soinu paregabea du diskoak.

Kashbad inoiz baino taldeago azaltzen da aro berri honetan. Taldekide bakoitzak egindako musika bideak eragina izan du taldearen soinuan. Urteek emandako esperientziak eta aro berri bat zabaltzeak ematen duen indarraz, taldea hazi egin da. Txikik eta Gorkitak osatzen duten base erritmikoa inoiz baino trinkoago azaltzen da, nortasun handiko bateria kolpeak, baxu soinu distortsionatuekin uztartuz erloju bat bezala. Gitarren presentzia nabarmena da. Gorkaren riffak ederrak dira, entzunaldi bakoitzean ñabardura berriak topatzen direlarik kantu bakoitzean. Azkenik, Sorkun inoiz baino ahots errekurtso gehiagorekin azaltzen da kantu hauetan. Melodiekin jolastu egiten du, garapenekin, intentsitateekin. Garratz edo leun, ahots malabareak eginez, erregistro berriak sortuz. Hauskor zein oldarkor. Erabateko!

Arrakalek ez dute atzera bueltarik. Behin sortzen direnean, hor daude beti. Bidea eginez aurrera. Bat-batean edo apurka-apurka. Bidea eginez aurrera!

 

Harremanetarako:
www.promomusika.com
info@promomusika.com
Andoni: 653 737 700

Información Adicional

Peso0.350 kg
Euskarria

CD, LP/CD

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies