Bonberenea Txarangak, bere doinu alaiekin ekimen autogestionatu honen izena Euskal herriko txoko guztietan hedatu eta ezagutzera eman duela esan daiteke.
2003an urteurrenaren harira kuadrila bat kalejiran kantu batzuk jotzeko asmoz bildu zenetik, gero eta herri zein jai batzorde gehiago dira bere kale zein jaialdiak Bonberenea txarangaren doinuez alaitu nahi dituztenak. Gainera, badirudi oraindik ere hasierako giro eta umore ona txarangan jarraitzen dutela eta horren froga da “txapuzen” zerrenda gero eta gehiago hazten ari dena.