Online denda

Ama Say – Ren Fan

10,00 

Ref. Bonb-028/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Horrela hasten zen euskera ikasteko antzinako metodo baten lehen ikasgaia. Amaren etxetik joan egin ginen aspaldi eta haren arrastorik gabe ibili izan gara.
Baina Ama berriro hasi da esaten.

Ama Say esan eta esan ibili zen mendearen bukaeran. Beraien abestiak eta diskoak ezinbesteko erreferentzia bilakatu dira denboraren bitartez musikazale eta musikari askorentzat. Ama esan eta esan ibili zen Euskararen mundura munduko musikak geureganatzen. Esan eta esan Euskal kulturan beste kultura batzuk txertatzen.

Ezer berririk ez, zeren euskerak iraun badu Euskal lurratik igaro diren kultura guztiak bereganatzeko ahalmenagatik iraun baitu.

Ama_Say_Promo

Ezer berririk ez, baina bai haize bolada fresko eta ederra Amak ekarri ziguna.Eta orain berriro egin dute! Bi urte amaren esanak herriz herri zabaltzen ibili ostean, Ama gauza berriak esaten hasi ez zaigu, ba! Gauza berriak, abesti berriak, aire berriak. Berrogei urteko umeak eta berriro lortu dute.Nola demontre egiten dute? Non demontre bilatzen dute indar berria?

Beraiek irekitako ateetatik dozenaka musika talde sartu ziren gure bizitzan, eta, talde horiei esker ederto zabaldu da Euskal musikaren mundua. Gaur mundu hori ez da Ama Say ezagutu zuen zonalde itxia. Gaur askoz aberatsagoa da eta hala ere berriro egin dute. Berriro birrindu dituzte ateak eta leihoak zabaldu: haize bolada fresko eta eder berria sar dadin geure euskeraren mundu honetan, gure kultura askoz anitzago den honetan. Hainbat abesti berri dira., haize boladak, eztenkadak, arrunkeriaren kontrako lemak, etsipena gainditzeko dosiak, evolution ero honen aurkako galgak.

PETRONOR , PETROHORROR
Errege biluziaren ispilu hautsia
Ai, neure juaneteak!
Ai, geure Athletika!
Lehoi erregea jantzi berriekin
txontxongiloarena egiten.

Ama Say ez dira,ez, debalde Nerbioi ibaiaren ezkerraldean jaio.Ez dira, ez,debalde antzinako meatzarien ondorengo jaio. Lurrean oinak tinko ibili dira beti, lagunak beti lagun ( Aupa AEK, aupa Tolosako Bonberenea, aupa Tropeleko guztiak!), Amak esan ez du debalde ezer esaten, bazterretan direnak aukera bilakatuta, ez diren gauzen edertasunaren lekuko; Ama ez ixildu , arren, segi esan eta esan. Zertarako den bizitza azaldu arte behintzat Ama ez joan zeren ez genuen eta ez dugu inoiz apurtu, ez apurtuko gure arteko gogoaren zilbor-heste famatu hura.

¿Dónde está el porvenir que forjaron nuestros padres?
Arau-hausleak lehen, are gehiago orain.
¿O es acaso esta mierda en la que vivimos?

 

 

Harremanetarako:
Promomusika
info@promomusika.com
info@bonberenea.com
www.myspace.com/amasay

Información Adicional

Peso0.109 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies