Bonbereneari buruz zerbait esan behar izanez gero, esango genuke gure etxea dela. Beste urtebete egin dugu etxe honetan, gure etxean, gure egin dugun gune honetan. 23 urte bete ditugu jada, eta oraindik ere gogor dihardugu lanean, betiko moduan!
Etxe honek betiko dinamikarekin jarraitzen du, nahiz eta pandemia garai honetan funtzionamendua zertxobait egokitu behar izan dugun. Proiektua sortu zen garaian, inguruan kultur dinamikarik ez, eta tokia bete genuen kultur jarduera bermatzeko eragile gisara. Gaur egun, asmo horrekin jarraitzen dugu aurrera gurean. Etxeak etengabeko aldaketak izan ditu, belaunaldi berriak gehitzen joan dira, eta hori gure aldaketen isla paregabea da.
Aldaketak beti gertatzen dira, eta, pareta hauen barruan, aldaketek zerbait berria esan nahi dute. Aurtengo kasuan, goiko solairuko komuna zein sukaldea berritu ditugu, eta pabiloiko aretoan sarrera berria eta larrialdi irteera eraiki ditugu guztion artean. Horrez gain, kolorez egin behar da kultura, eta kolorez pintatzen ditugu gure paretak: udazkena negu bilakatzen hasi den unean,
kolorezko graffityez margotu dugu eguraldi grisa.