Bonbereneako sua piztua mantendu dezagun. Azaroan prentsa bidez jakin zen moduan, San Esteban auzoko proiektuak aurrerapauso garrantzitsua eman du Tolosako udaletxeak proiektu hau onartu eta gero. Auzo horretan Bonberenea kokatzen da, eta espazio autogestionatu honen eraiketa ere planteatzen da.
Bonbereneak 10 urte baino gehiagotan kudeatu duten pertsona ezberdinek ez dute inoiz subentziorik jaso, inondik ere.