28 APR 2011

Atxeki zaitez!!


Bonbereneako sua piztua mantendu dezagun. Azaroan prentsa bidez jakin zen moduan, San Esteban auzoko proiektuak aurrerapauso garrantzitsua eman du Tolosako udaletxeak proiektu hau onartu eta gero. Auzo horretan Bonberenea kokatzen da, eta espazio autogestionatu honen eraiketa ere planteatzen da.

Bonbereneak 10 urte baino gehiagotan kudeatu duten pertsona ezberdinek ez dute inoiz subentziorik jaso, inondik ere. Eta filosofia hau oso baliagarria izan da Bonberenea kudeatzeko orduan. 10 urte luze hauetan diskak publikatu dira, kontzertuak eta emanaldiak eskaini, edozein edadetako ekintzak burutu, kursillo ezberdinak, txaranga, irrati digital bat, grabaketa estudioa, eta ekintza ugari, Euskal Herrian ez dago Bonberenea bezalako espaziorik, autogestionatua eta hainbeste ekintzekin erlazionatua. Orain herri honetako udaletxeak espazio baten eraketaren proiektua martxan jarri nahi du non eraikin berri bat eratu, bertan oraingo Bonberenearen ekintzak sartuko direla. Baina Bonberenea hau ez zen autogestionatua izango, udaletxearen parte baizik. Udaletxeak nahi duena da, etxea eraiki, eta besteek ekintza sozikulturalak eragitea, eta beraiek bitartean ezer ere ez egin gabe.

Ez dira ohartzen Bonbereneako jendearen motibazio nagusia beraien etorkizuna askatasunez erabakitzeko jabe direla, edozein derrigortze administratiborik gabe.

Bonberenea publikoa da, edozeinek du bere iritzia emateko eskubidea, edota erabakiak hartzeko, baita dibertitzeko ere.

Ez dugu San Estebaneko proiektua ukatzen, baina Bonberenea eraberritu bat nahi dugu proiektu hortan.

Bonberenea edukia eta edukitzailea da.

Lortu dezagun denen artean horrela jarraitu dadila.

Eman zure laguntza kausa on honi edozein lekutatik.