Online denda

Napoka iria – Lehertarazi edifizioak

10,00 

Ref. Bonb-032/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Jendaurrean grabatutako lan berria kalean du azkenean Napoka Iriak. 2005eko izen bereko maketa eta 2008ko 3 kantuz osatutako bigarren maketaz geroztik ateratako kantu bilduma da “Lehertarazi edifizioak”(Bonberenea, 2011).

Urtarrileko asteburu batean, grabaketa estudioa Bergarako Zabalotegira egokitu, ateak publikoari zabaldu eta bi kontzertu eman zituzten kantu zahar, berri eta hainbat bertsio eskainiz.

Napoka Iria

Horietako hamar piezek osatzen dute bilduma, gitarra elektriko bat, akustiko bat eta ahotsen ohiko dantzekin. Azkenaldiko kontzertuetan eskaini izan dituzte batzuk, eta akaso ezagunak izango dira entzulearentzat. Honetaz gain grabazioan bertan egindako inprobisazio bi eta ukelelea eta kalimbaz jotako kantu ezagun baten bertsio bitxi bat ere sartu dute.

Bi egunetako emanaldiak oso-osorik grabatu eta gero, Legarreko estudiotik pasatu dira, aukeraketa egin eta lehen maketarekin egin bezala, Ander Barriusoren eskuetan txukuntzeko. Ander Mujikak berriz, bere gain hartu du diseinua.

Zuzenean kontzertu mordoa eman duen taldea delako, ale honek izaera hori berori gorde zezan nahi izan du Napoka Iriak. Oholtza gainean ikusiko dituzue, egon ziur!

 

 

Kontaktua:
Info@promomusika.com
www.promomusika.com
Promomusika: 653 737  700

Información Adicional

Peso0.070 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies