Online denda

Fiachras – Hiltzera Goaz

Ref. Bonb-030/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Fiachras duela 4 urte sortu genuen Haritz Artola, Aitor Aldanondo eta Joseba Garcia de Andooaineko Punk musikarekin aspertuta, oso era librean (ez hippyan) egiten ditugu abestiak orain.

2.diska dugu hau eta lehenengoa baino hobea dela esatea topiko huts bat denez, biak ezin hobeak direla diogu. Bonberenea estudioan grabatu genuen, giro ezin okerragoan eta Txapi atentatu bat egitekotan gabiltza bere ekoizpen diktadura dela medio. 10 abesti atera ditugu bi urtetan, ea urtebetean beste hamar egiten ditugun.

Aperri baxuan fitxatu dugu eta Judas Priestentzat Halford bueltatzea bezelakoa izan da. Kontzertuetan ikusiko gara.

Fiachras - Hiltzera goaz
Ruper Ordorika, Jon Mirande edo Mike Tyson bezalako jendea ikonotzat dituzuenentzako eginiko diska da hau. 80. hamarkadako punk-a ahaztea beharrezkoa dela iruditzen zaigu etengabe zingira berdinean bueltaka ez ibiltzeko.

Kreatibitate kontu soil bat da. Hemendik 20 urtetara diska hontaz renegatzea positiboa ikusiko genuke, baina momentuan ez. Inguruko errepikapen eta topikoetatik urruti dijoan diska bat da. Heroiak, antiheroiak, gu geu, idazle gorrotatu-maitatuak, etab. azaltzen diren diska.

Ez dugu atentzio handi eta berezirik espero, gehiengoaren subnormalitate sendaezinean sinisten dugulako. Gainditu dugu marra. Poliziak, apaizak, kristauak… kritikatzea George W. Bush kritikatzea bezain erraza da. Ez du ezertarako balio. Koerentziak ere ez. Jainkoak bedeinda dezala FIACHRAS.

 

 

Harremanetarako:
fiachras@hotmail.es
www.myspace.com/myspacefiachras
fiachras.bandcamp.com
www.bonberenea.com
Aldanondo: 656 008 399

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies