Online denda

Han – Beratu

5,00 

Ref. Bonb- 107 CD. Categoría: .

Descripción del producto

7 urte pasa dira gure lehen lana aurkeztu genuenetik. Hainbat kontzertu jo ostean, abeslariak taldea utzi zuen.

Musikalki konposatzen jarraitu genuen, ahotsean laugarren taldekide bat izango genuenaren ilusioaz baina urteak pasa ahala eta hainbat lagunekin saiatu ostean, hirukote gisa aurrera botatzea erabaki genuen.

Ideia musikal guztiak kanta bihurtzea eta grabatzea zen gure erronka, ahotsa gure gain hartuz.

Aukezten ari garen Beratu diska, 2021-eko ekainean entsaio lokalean grabatu genuen eta nahasketak abenduko azken egunetan burutu genituen. Prosezu guztia etxekoen artean eta gure baliabideak erabiliz egin dugu.

Teknikari lanean, Migel Alonso aritu da eta azalaren diseinuan eta koro batzuetan Nereak ere parte hartu du.

Gaur egun HAN. Miguel Leon, Karlos Gomez eta Gorka Molero gara.

Hasiera baten diska digitalean bakarrik kaleratzea pentsatu genuen baina azkenean formatu fisikoan ere kaleratuko dugu Bonberenea Ekintzak-en eskutik.

TRACKLIST:

1- Han(II)
2- Red Zone
3- Munstroak
4- Ingelesetik bueltan
5- Igorreko misterioa
6- Orbainak
7- Zurrunbiloa
8- Bidaia

Kontaktua:
hanmusikataldea@gmail.com

Información Adicional

Peso 0.159 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies