Online denda

Sputnik 13

8,00 

Ref. Bonb-048/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Uztailaren 18an Bonberenea Ekintzak plataformak SPUTNIK 13 izena daraman bilduma kaleratuko zuen, Sputnik musika plataformaren bigarrena. 2011an kaleratu zen aurreneko bilduman Switch, Indekitxen, Glaukoma eta Dolce Tangana taldeek parte hartu zuten eta SPUTNIK 11 izena hartu zuen. Izen hau Tolosako eraikin altuenei egindako omenaldi bat da, hain zuzen ere diskaren portadan agertzen diren “Sputnik” famatuak.

Aurtengo udan kaleratuko den bilduma estilo zein formatu ezberdinetako taldeek osatzen dute. Aurreko edizioan bezala, grabazio estudio batean ia esperientziarik ez duten Tolosaldeako lau taldek hartu dute parte. Duela bi urte eratutako Sputnik plataformaren helburua eskualdeko taldeei euren lana ezagutarazi eta estudio batean aurreneko esperientziak izateko aukera eskaintzea da. Atila y Los Unos, Barrua Truk, Broken Faces eta Wainot taldeak dira diska hau melodia eta erritmo ezberdinez beteko duten taldeak (Ska, salsa, rock’n roll, Oi!…). Bilduma 8 kantaz (talde bakoitzak 2) osatuta dago eta Mikel Zelaia izan da soinuaren arduraduna, bai grabazioetan eta baita nahasketetan ere.

Información Adicional

Peso0.109 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies