Online denda

Bonberenea Txaranga “Bihar ez da Gaur”

10,00 

Stock-etik kanpo

Ref. Bonb-060/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Etxe bat okupatzen denean eta gaztetxe bat sortzen denean, errealitateak (edo errealitate batek/batzuk) eraldaketa bat bizitzen du. Ordura arte edozein zereginetarako erabilia izan (tailerrak, fabrikak, etxebizitzak, kasernak, suhiltzaileen egoitzak, etab.) eta utzia geratu den eraikuntza bati, etekin desberdin bat ateratzen zaio eta, era berean, beste funtzio bat betetzen du gizartean. Ezer berririk ez orain arte.

Bonberenea-Txaranga-promo

Antzeko zerbait bizi izan du Bonberenea Txarangak azkenaldian, nahiz eta prozesua oso urrutitik datorren. Aurreneko “txapuza” jo zutenetik ziur asko. Izan ere, esan daiteke gazte hauek instrumentuei eta txangari berari beste erabilpen bat eman dietela, beste espazio batzuk okupatu dituztela. Tronboiak, tronpetak, saxoak eta besteak astintzeko teknikak berbera izaten jarraitzen du, txarangaren egitura ere ez da aldatu (ez da beste edozein txarangaren oso ezberdina) eta funtsean, asmoa hasierakoa da. Baina garapena da talde honen ezaugarri nabarmenenetako bat, eta garapenak biharkoa gaurkotzea eskatzen du askotan, nahiz eta erotzat hartua izatearen arriskua dagoen. “Pena eta lotsa, ausartaren kondena”.

Bihar ez da gaur. Horixe da Tolosako gaztetxeko txarangaren disko berriaren izena. Etengabeko garapen baten azken mugarria, lan berriena. 8 abesti, guztiak konposaketa propioak (DUT taldearen bertsio bat izan ezik). Ez kalejirarik, ez fandangorik, ez habanerarik… Itsaso berrietan igerian, estilo berrien beldur gabe dihardu Bonberenea Txarangak disko honetan. Karlos Osinagarenak dira nahasketa, masterizazio eta abarrekoak. Gertuko kolaboratzaile batzuen parte hartzea tarteko (Sorkun Rubio, Juantxo Arakama, etab.), protagonismoa berrikuntzarena da, garapenarena. Intro bezala definitu daitekeen Era berria abestiak berak eta izenburuak laburbiltzen dute orain arte esandakoa: txaranga bat ulertzeko era berri baten aurrean gaude.

Oharra puristei: patxadaz entzun eta gozatu. Asko gozatu.

Harremanetarako:
info@bonberenea.com
Mattin 620 778 618

Información Adicional

Peso0.058 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies