Online denda

Eraso! – Ez gara inoiz hilko

10,00 

Ref. Bonb-037/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Argilunetan bizi dira. Ahanzturaren mugan, urteen joan etorrian eta etenik gabeko garapen jasangarrian. Denbora ez da besterik gabe igaro, eman du berea, eta iritsi da aldarrikapena. Zarauzko ERASO! taldeak ezkutalekutik ateratzea erabaki du, bestelako aurpegiarekin, zimurrik gabeko amorruarekin. Sekula galdu ez dutena. Berehala aitortuko dute aldaketak badirela, ibilbidean disko diferente bat dela osatu dutena. Ahots kordak baretu dira, baina indarra ez dute galdu. Riff akordeak pausatu dira, baina inoizko biribiltasuna topatu dute. Horrela, ez dira hilko. Ziur.

Eraso!
90ko hamarkadaren erdialdean abiatu ziren, lau gazte, hardcore, surf edota thrash metalaren garaian. Egia esan, muturreko doinuak eta bizilagunak nahiago zituzten. Nolako zura halako egurra. Maketa gordinak aurkeztu zituzten, baita lehendabiziko diskoa ere. Gorria, erantzunik gabekoa. Bigarrenean, oraina eta geroari egin zioten erreferentzia. Iraganetik nolabait urruntzen hasi ziren. Rock gogorrak forma berriak behar zituen. Bi urtetik bi urterako maiztasuna errespetatuz iritsi zen hirugarrena.
Grisez bustitako egunak ziren ordukoak, egungoak bezala? Beste pauso bat eman zuten. Tartean aldaketak ere izan ziren taldean. Herrian topatu zuten lauko puzzleak faltan zuen pieza. Ohiturari bide emanez, laugarrenarekin kontra egiteko gertu agertu ziren. Gorria, zuria, grisa eta azkenik beltza. Lau disko, lau kide, ziklo bat. Iluntasunetik argira, zazpi urte luze pasa dira. Halabeharrez hautsi zuten maiztasuna, biziberritu eta hausnarketa egiteko.


Harremanetarako:
info@erasomania.com
www.erasomania.com
Hontza produkzioa: 648 040 354 / 945 206 348

Información Adicional

Peso0.056 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies