Online denda

Bonberenea “aspalditik gatoz, urrutira goaz”

12,00 

Descripción del producto

PROMO Bonb-080_2CD

Bonberenea ospakizuenetan murgildua dago erabat aurten. Gure etxeak iada hogei urte betetzen ditu eta horrenbeste lan egin ondoren, gure fruituen ospakizunean gatoz. Hogei urte hauen barnean ordea, etxeko ardatza den grabaketa estudioa eta batez ere, Bonberenea Ekintzak plataformak, hamabost urte betetzen dituzte. 2002.urtean sortu zen gure etxeko grabaketa estudioa eta berhau bultzatzen zuen plataforma, bien elkarlanean, musika talde handi nahiz txiki, zahar edo berriei, aukera bat eta bultzada bat emateko intentzioarekin. Urte pil hauetan musika ezberdin asko ekoiztu da bertan, eta hogeita hamar taldetik gora pasatu dira beraien lanak Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratzeko. Honela piztu zen gaurkoan plazaratzen dugun lan hau. Plataformak eta estudioak hamabost urte betetzen duten honetan, etxearen hogeigarren urteurrenaren parte bilakatu nahi izan dute eta honegatik bilduma hau. Guretik pasa diren talde guztiak biltzea zaila zen neurrian, ahal ziren guztiak bildu nahi izan genituen, denek beraien musika ekarri zezaten anaitasun lan paregabe honetan. Anestesia, Zea Mays, Estricalla, Glaukoma… eta beste talde askok osatu dute bilduma honen partaidetza guztira 22 izanez, kantu berriak konposatuz eta beraien onena gure estudioan emanez. 2002.urtean kaleratu zen “Oztopo Guztien Gainetik” bilduma haren jarraipena eman nahi dio lan honek, honen izena izanez: Aspalditik gatoz, Urrutira Goaz. Diska bikoitza honek beraz, ez du soilik gure etxearen historia biribiltzen eta laburtzen, Euskal musikarena ere; bertan baitira talde kuttun asko, orain altuenean dauden beste batzuk eta hasi berriak diren beste hainbeste. Guztiz gomendagaria den diska honek, ustekabe bat baino gehiago eragingo ditu eta zihur gaude, publiko guztiari gustatuko zaiola.

Promo argazkia

Bilduma
CD – 1

1-Estricalla – Hiroshima toki guztietan dago
2- 25th Coming Fire – Still pissing
3- Estanislaw – Limonov
4- Humilitate – Simbolo de nuestra vergüenza
5- Anestesia – Harrakeri zuria
6- Eraso! – Pentsamendu ukatuak
7- Humus – Piromania
8- Zea Mays – Bonberenean
9- Sofa – Into the fire
10- Anger – Disko dantzarien heriotza
11- Matxura – Metro karratu batean

CD – 2

1- Glaukoma – Emaionk
2- Libe – Ispiluen iluntzea
3- Han! – Psikiatra maiz
4- Bi Bala – Cool
5- Belarmiñak – Zerbaitengatik
6- Fiachras – Traizio tradizio
7- Ze Esatek! – Rude girl
8- Atila y los unos – Atila en la casa de las maravillas
9- Bonberenea Txaranga – Dream team
10- Anai Arrebak – Aizu!
11- Pirritx, Porrotx eta Marimotots – Su txikien sorgunea

Harremanetarako:
info@bonberenea.com

Glaukoma – Emaionk

Atila y los unos – Atila en la casa de las maravillas

Información Adicional

Peso 0.109 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies