Online denda

ARGAZKI BAT BEHELAINOAN – SEGURTASUN EZA

10,00 20,00 

Borra elección
Ref. n/a. Categoría: .

Descripción del producto

ARGAZKI. Ustezko segurtasuna da, harrapatu orduko alde egin duen unea. Ehizaki iheskorra. Argazki bilduma batekin aldera daiteke album honek biltzen duen
musika, baso zingiratsuak gordetzen duen poetika. Post-rock eremu zabaletan dabiltza doinuok, askotariko giro, gordeleku eta zirrikituetan barrena. 2005ean abiatu zen egitasmoa: hasieran argazki argitsu eta akustikoekin (DIY moduan plazaratuak), ontze prozesuan ilundu eta distortsionatu da giroa, beste batzuei album honetan sartu eta argitara ateratzeko unea heldu zaien arte.

BAT. Anizkoitza da, bere bakartasunean, egitasmo honen sorburua: Arkaitz Artola Arnaiz. Behinola Adikune taldean aritua, hura da proiektu honetako hari gidaria; kantugilea, hitzen idazlea eta kantaria. Haren eskuek jotzen dituzte, halaber, baxu eta gitarra riff segida errepikariak. Doinu atmosferikoak dira, hitzekin edo hitzik gabe, giro aldakorrak garatzen dituztenak. Bilatzaile asegaitzaren antzera, aurkitu duen horren bila segitzen du Artolak. Bide luzean, zenbait bidaide batu zaizkio: Zuriñe Sarasola teklatuetan, besteak beste. 2022an, Iker Vazquez (Blaka, Pelax) eta bere bateriaren laguntzaz, hainbat urtez ondutako doinuen ertzak borobildu zituzten.


Argazkia Pelax

BEHELAINOAN. Zer ezkutatzen duen ez du ikusten uzten laino itsuak, behe lainoak. Orduan has daiteke entzulea bere ezkutukoa aditzen. 2023ko martxotik apirilera, Karlos Osinagaren gidaritzapean, Bonberenean grabatu eta nahastu da estudioko lehen lan luzea: Segurtasun eza. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du, eta Bonberenea Ekintzak-en eskutik aterako da argitara urriaren 5ean. Garatzen, errebelatzen ari den antzinako argazkiaren gisara, norberak elikatu beharreko zuriune harraparia da irudi bizi hau: Argazki Bat Behelainoan.

Track list:
1- ase arte
2- segurtasun eza
3- su grekoa
4- berdin dio zer entzuten duzun, ez ireki begiak
5- zuriuneak
6- bye bye woof woof!
7- zuriuneak II

Hurrengo kontzertuak :
Azaroak 12 Donosti Doka
Azaroak 18 larunbata tolosa bonberenea + Modesto Newhouse
Abenduak 22 ostirala ordizia delikatuz + Modesto Newhouse

Kontaktua:
argazkibat@ni.eus
info@bonberenea.com

 

Información Adicional

Peso kg
Euskarria

CD, LP

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies