Online denda

Sofa – Krispetak

20,00 

Ref. Bonb-103 LP/CD. Categoría: . Tags: , , , , .

Descripción del producto

Eroso eta ezin kabitu, horixe da Sofaren egoteko modua. Oreka egoera berriak topatzea dute gustuko, bertan goxo egitea saihestu eta etengabeko dantzan aritzea. Gipuzkoarrena ez da berritu beharraren beharraz berritzea: jarrera ipurterre baten isla da gehiago, geldi egoteko modu bat.

Lehen entseguetatik hamar urte betetzen dituzten honetan, zartaginetik saltoka irten den arto ale multzoa aurkeztera datoz. Guztiz egin gabe gelditu diren ale gogorrak, erdi ta erdi eginak, gaziak, itsusiak, kanonikoak… lan honetan ere zapore, testura eta kolore anitzeko kantuak bildu dituzte. Gainera, orain arte kantatzeari muzin egin izan dion hirukotearen ahotsa ezagutu dugu disko berri honetan, baina ez zaitzatela horrek itsutu. Haien musikaren muinak antzekoa izaten jarraitzen du, ez pentsa narratzailea txertatzeak gauzak gehiegi aldatu dituenik. Sofakoek gauzak atzekoz aurrera egitea nahiago dute, aukeran; hitzen soinua bilatzen tematzen dira, hotsen diskurtsoa lantzen. Elegantzia handiz egiten dute hori, dena dela. Abilak dira indarra eta melodia uztartzen, aztiak baxuaren eta bateriaren kolpea eta erritmoa gitarraren distirarekin lotzen. Hala izan da orain arte eta haien hirugarrenean ere hala izaten jarraitzen du. Erakustaldi hanpatuei ihes egiteko determinazio osoa dute gainera, akzioa eta jolasa lotsarik gabe gurtzen dituzte eta. Horrexegatik dira haien kantuak horren borobilak, ziztatzeko gaitasunik galdu ez dutelako.

II diskarekin 50 kontzertutik gora egin ostean, 2018an Eloy sartu zen Sesmaren ordez bateria astintzera. Eloyekin kontzertu batzuk egin ondoren ideia berriak sortzeko senari entzun eta konposiziorako epe luze bat hartzea erabaki zuten. Hala ere, Sesmak taldean parte hartzen jarraitzen du, baketa atzean ez bada ere, artwork-a bere eskutik (Gatza Factory) dator eta.

Eñaut Gaztañaga (Grises, Ezpalak) izan da su motelean sortutako disko hau grabatzeko arduraduna, bere Gaztain estudioetan. Nahasketak egiteko garaian Tom Peters (Alpha Male Tea Party) Liverpooleko ekoizlearen Trapdoor estudiora joan dira ate joka, azkenik, Estanis Elorza izan da Doctor Master estudioan masterizatuz, lan honen azken pintzeladak marraztu dituena.

Diska argitaratzeaz Tolosako Bonberenea Ekintzak eta Bartzelonako Bcore sigilua arduratu dira.

Krispetak dira hauek, bai, baina ez kolore biziko ikusgarri bezain zozo horiek; eltzea sutan jartzean saltoka hasten diren arto ale naturalak baino. Haien jauziak aurreikusi ezinezkoak izan arren, lagunarteko juntadizo goxoetarako ezin egokiagoak izateak egiten ditu, zerbaitek egitekotan, horren berezi. Baita horren fresko eta gertuko ere.

Tracklist:
A aldea
1- Zartaiko parakaidista
2- Alegrergela
3- Kokodrilua ta bihurgunia…Kotxia lapurtu ta perretxiku bila doaz
4- Zelatun

B aldea
5- Boli Kosta
6- Aizkolari ilustrado
7- Kokolo
8- Iñurritzako moby dick

Harremanetarako:
Zuresofa@gmail.com
634 211 861 (Kepa)

Información Adicional

Peso 0.236 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies