Online denda

Anai Arrebak

10,00 

Ref. Bonb-065/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Muturreko musika sortu eta berau orkatilak apurtu artean mila agertokitan interpretatu ondoren, 2010ean Anai Arrebak sortu zuten, rockeroak disco musika egiten. Euskal Herriko musika eszenari izugarrizko freskotasuna eman zion new-wave, disco eta post-punk proposamen vintage bezain berritzaile eta batez ere dantzagarriak. Maketa confetti eta ostia txarrez betetako eztanda izan zen. Gerora, 2012an ezagutzera emandako lan luzeak dantza bai, baina bihotzekoak ekiditu nahiko balitu bezala, lehen lanaren izugarrizko urgentzia sakrifikatu eta dantzagarritasuna indartu zuen. Orduan argitu ziguten dantzarako makina bihurtu nahi zutela taldea.

Bi urte luze pasatu dira ordutik, anai-arrebak diren horiek distortsio eta abiadura zoroaren aurretik izan zuten familia sustraien bila aritu dira. Eta erabaki dute propio duten energia sutsu hori baretzen ahalegindu eta barru-barruan daramaten pop-a azaleratzea, beti ere entzulea erritmo eta dantzaren eremura sorgindu nahiean. Hit!-ak dira horietako zenbait, konturatu orduko harrapatu eta lelotuko zaituztenak. Gainera, ondo baino hobeto dakite melodia borobilei esker errazago aterako gaituztela pistara eta blaituko dizkigutela mezu garratz eta pozointsuek, beraien habitatean, gauean, jaio eta hazitakoak.

Abesti bakoitzak detaile ugari ditu, atzeko lan ugari: kolore, giro eta tonalidadeen puzzle ia sailkaezinak dira. Hala, instrumentazio eta konponketa lan izugarria dago. Elektronika, 80ko hamarkadako zigilua duten makinatxoekin egina, gero eta presenteago dago laukotearen eskaintzan. Funkyaren eremuan ere gero eta erosoago mugitzen dira; perkusioaz ere ederto baliatzen dira; eta disco-arenganako hurbilketak pasarte propioa merezi du: discoa beraientzat jaio zela askok uste badute ere, disco-a aldatzeko eta biziberritzeko etorri direla uste dugu.

Pop-a bai, ahots eta melodia itsaskorretan; musika beltza, dantzarazten gaituen alfonbran; elektronika, erritmo eta bultzada gehigarri horretan; rocka, ezkutatu ezin den DNAn; eta taldekideen eta gauaren misterioa, soinu banda aproposak diren introetan.

Anai Arrebak

Información Adicional

Peso0.075 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies