Online denda

Yakuzi – Ausardiaren garaia

10,00 

Ref. Bonb-029/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Yakuzi Sal taldeaen ibilerarekin eratu zen, 1998ko bukaeran. Gustavo Gallegok jarri zuen taldea martxan, proiektu berri bat eratzeko asmoarekin. Hasieran Gustavo zen taldeko bakarra, baina Sal taldeko kideak ere bazituen (Anartz Onandia- bateria- eta Aitor Monje-kitarra-) Gustavo ahotsak eta programazioak bere menpe zituelarik. Hiru hauek hiru demo argitaratuko dituzte:

-“Yakuzi” (1999ko Urria)

-“My world is empty without you” (2000ko Azaroa)
-“Herri txikiak, infernu handiak” (2001eko Uztaila)

Demo hauek kritika ezinhobeak jasoko dituzte, eta demo hauekin PauseMusic zigiluaren atentzioa deituko dute. Gauzak horrela, Almeriako zigilu honekin diska bat argitaratuko dute, beraien lehena. “Yakuzi” diska 2001eko Abenduan izan zen grabatua, Anartz, Gus eta Aitor taldean direlarik. Mini-kd hau (5 kantu, 33 minutu) kritika oso onak jasoko ditu, baina denbora asko iraungo du diska argitaratzeak. Argitaratze hau 2003ko Apirilean gertatzen da eta ordurako Yakuzik zuzenean joko du, Kimetz Zenitagoiaren (kitarra, koroak) eta Iker Asenjoren (flauta, kitarra) gehitzearekin.

yakuzi_banda

Urte berean beraien bigarren diska argitaratuko dute “Ibai lehorrean itota” izenekoa eta 12 kantuz dago osatua. Urte berean Iker Eskoziara joango da ikastera, eta Gorka Molero sartuko da taldea kitarrajole moduan.

2008 urtea. Yakuzik bere hirugarren diska argitaratuko du. Hot Balneario izeneko diska izango da emaitza Factoria Autor zigilu madrildarrak diska argitaratzen lagunduko die Bizkaitar hauei. Diskak arrakasta izango du musika instrumentalaren arloan, bai estatuan baita Euskal Herrian ere, eta kritika ezinhobeak jasoko ditu.

Yakuzik 2010 urtean argitaratu du Bonberenea Ekintzakekin batera, laugarrena. Diska berriak Ausardiaren Garaia du izena, eta diskak 8 kantu ditu, eta bederatzigarren kantu bat ere izango du, hau remix moduan, musika instrumental eta anbientalez hornitutako 50 minututan. Beraien esku joan da diseinuaren arloa, eta Karlos Osinagaren eskutik dago grabatua zein masterizatua, Bonbereneako estudioetan. Diskak hainbat laguntzailerekin kontatu du, besteak beste, Ibon “Topo” Bilbao, Ama Sayko kide, Dj Amsia edota Ibon Rodriguez, Eten taldeko paretaide dena. Azken finean, iritsi da benetako AUSARDIAREN GARAIA.

Harremanetarako:
www.myspace.com /yakuzinet
www.yakuzi.net

Información Adicional

Peso 0.054 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies