Online denda

Alegiko Bertso Eskola – Hustukoixkiu!

10,00 

Stock-etik kanpo

Ref. Bonb-025/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

“Hustukoixkiu!” da Alegiko Zazpi Astoren Gainean bertso-taldekoen gerrarako ohiua, eta izenburu horixe jarri diogu egin berri dugun diskoari ere. Puska bat apropos eta beste puska bat kasualitatez, “Hustukoixkiu!” diskoaren argitalpenak “Zazpi astoren gainean” bertso-taldearen 5. urteurrenarekin eta “Txintxarri abesbatzaren” 50. urteurrenarekin kointziditu du. Jarrai dezatela eta dezagula berdin-berdin aurrerantzean ere.

Disko honen hazia duela 2007. urteko karmengo jaietan ernaldu zen, harritzekoa badirudi ere, parranda giroan. Musikariek lagunduta bertso-taldeko kideak kantari aritu ginen herrian zehar eta bertso musikatuekin lehenengo harremana izan genuen. Gerora urtero antolatzen dugun bertso-paper lehiaketan aurkeztutako zenbait lan musikatzeko proposamena egin zigun Andoni Zubillaga konpositore alegiarrak. Emaitzarekin gustora eta harriturik (egiari zor), abestiak disko batean biltzeko aukerari bueltak ematen hasi ginen. Gauza berria zen guretzat, ez genekien nondik hasi behar genuen ere, baina laguntzaile bikainak aurkitzeko zortea izan genuen, eta hori erabakigarria izan zen aurrera egiteko erabakian.

Musika mundua ederki ezagutzen duten Iñigo eta Imanol Goikoetxea anai Urdiaindarrek gure asmoen berri jakitean, laguntza eskaini ziguten eta Andoni Zubillagarekin batera, bide luze honetan zuzendu gaituzte. Eskerrikasko benetan. Tonto-tonto, denbora pasa da diskoa eskutan eduki dugun arte, eta makina bat jendek lagundu digu bide horretan. Denak zerrendatzen hasiz gero, lekua faltako litzaiguke eta zera esan nahi diegu: Eskerrikasko denoi!!

Amaitzeko esan, diskoa egiteko erabakia hartu genuenean, gure mugak non zeuden jakitun izanik ere, gauza txukun bat egiteko asmo sendoa hartu genuela. Gure ilusio eta ahalegin guztia jarri dugu hori hala izan zedin eta gustora gelditu gara egindako lanarekin. Oso ondo pasa dugu eta diskoa entzuten duen orok ere ondo pasatzea nahi genuke, beste ezeren gainetik. info gehiago: http://zazpiastorengainean.blogsome.com/

Tracklist: Gu; Amona Zenari, Ordago; Ahaztu al zaik ala?; Udaberri zoragarri; Zemuz habli joxe manuel?; Heldu eskutik; Negu hotzeko gauetan; Zu; Hustukoixkiu!

Harremanetarako:

txintxarriak@yahoo.es
Beñat Garmendia: 665756445

Información Adicional

Peso 0.088 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies