“PIRRITX, PORROTX, MARIMOTOTS, Bonbereneak maite zaituzte” disko bikoitza Pirritx, Porrotx eta MariMototsen kantutegiko abestien bertsio-bilduma bat da.
Bonberenea gune autogestionatuak eta pailazoek urte luzetako harremana izan dugu. Egungo eraikina okupatu genuenetik 29 urte pasatu dira, eta ibilbide osoan zehar etxearen parte izan ditugu pailazoak: ia urtero egin dute emanaldia gure oholtzan, bideo askotan agertu gaituzte, Bonberenea Txarangarekin saio eta kalejira ugari egin dituzte, hiru disko argitaratu ditugu elkarlanean (etxeko txarangarekin, Argantzun Ikastolaren alde eta “Borobilean” lana). Gainera, maila humano, sozial, politiko eta kulturalean eredu dira guretzat. Omenaldi honekin, musikaren bitartez eskertu nahi izan dugu haien eskuzabaltasuna eta konpromisoa.
Bilduman, Euskal Herri osoko 20 taldek eta artistak hartu dute parte, Bonberenearekin nolabaiteko harremana dutenak, eta auzolanaren eta autogestioaren bidetik ondu dugu lana. Artista bakoitzak bere lurraldera hurbildu ditu pailazoen kantak. Hauxe da parte-hartzaileen eta kantuen zerrenda:
– AMA SAY, “Aberatsa naiz”.
– ZEA MAYS, “Belekoi anderea”.
– RODEO, “Muxu-truk”.
– LA FURIA X DZ, “Pirata alferrak”.
– GAILU, “Euri tanta”.
– GORKA URBIZU, “Irri egiten duenari”.
– EZPALAK, “Ostirala iritsi da”.
– DON CONDOR & ÑORA ALACRÁN, “Kilkerraren gau kantua”.
– SOFA, “Musua”.
– GALDER, “Plastiker”.
– ARIMA, “”Alea tita konba”.
– ANESTESIA, “Ez gaude salgai”.
– LEPORA, “Nahiago dut”.
– DENA, “Gorriti aztia”.
– LISABÖ, “Maite zaitut”.
– FERMIN MUGURUZA ETA ESTRAPERLISTAK, “Nire kabuz baita ere”
– MURSEGO, “Marimore”.
– NAIZPRESIDENTE, “Abordatzera”.
– BERTZESFER, “Gure esku dago”.
– EKIZA, “Koloretako maleta”.
Ia abesti guztiak Karlos Osinagak grabatu, nahastu eta masterizatu ditu, 2025eko ekainetik 2026ko urrira bitartean, Bonberenea Estudioan bertan. Lanaren diseinua Joseba Poncek egin du (irabazi ARTE), promozioaz eta argazki-artxiboaz Alex Zabala arduratu da, Miren Amurizak testu bat idatzi du, eta bildumaren koordinazio-lanak Patxi Muñoak egin ditu. Diskoa LP eta CD bikoitz formatuan argitaratuko da, hiru alde zabalgarriko karpetan.
Diskoaren aurkezpena Bonberenean egingo dugu, azaroaren 26an, emanaldi berezi batekin, eta Durangoko Azokarako egongo da salgai, abenduaren 4-8 bitartean, Bonberenea Ekintzak-en estandean.
Gurekin harremanetan jartzeko: info@bonberenea.com
Pirritx, Porrotx eta MariMotots, maite zaituztegu!!! Gora Bonbero!
Track List:
1.LP
A aldea
1- Ama say – Aberatsa naiz
2- Zea Mays – Belekoi anderea
3- Rodeo – Muxutruk
4- La furia x DZ – Pirata alferrak
5- Gailu – Auri tanta
B aldea
6- Gorka Urbizu – Irri egiten duenari
7- Ezpàlak – Ostirala iritsi da
8- Don condor & Doña alacran – Kilkerraren gau kantua
9- Sofa – Musua
10- Galder – Plastiker
2.LP
D aldea
1- Arima – Alea tita konba
2- Anestesia – Ez gaude salgai
3- Lepora – Nahiago dut
4- Dena – Gorriti aztia
5- Lisabö – Maite zaitut
E aldea
6- Fermin Muguruza eta estraperlistak – Nire kabuz baita ere
7- Mursego – Marimore
8- Naiz presidente – Abordatzera
9- Bertzesfer – gure esku dago
10- Ekiza – Koloretako maleta
Harremanetarako:
info@bonberenea.com



