Anestesia – Zirkulutik espiralera


Anestesia-26urtez

Anestesia taldea itzuli da. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea. 26 urteko ibilbidearen ostean eta azkeneko estudio lanetik 9 urte igaro behar dutenean, 13 abesti berri prestatu ditu laukote Zarauztarrak. Aurkezpen gutxi behar ditu azken honekin 9 estudioko lan kaleratu dituen talde mitikoak. 2 maketa (”Anestesia cerebral” eta “Moralidad”), iraupen ertaineko bat (“Toki berean”) eta bost LP/CD: “Gorrotoaren ahotsa” 1993an, “Erantzun” 1995ean, “Gu” 1997an, “Ultrakomunikatzen” 2000. urtean eta Bonberenea Ekintzakekin kaleratutako aurreneko lana, “Terapia”, 2006ean.

Banner_diskakalean

“Zirkulutik espiralera” da taldearen azken lanaren izena. 13 abestiz osatutakoa, Zarauzko Fidelenea estudioan izan da grabatua.  Diskoa erosteko hainbat era izango dira. Bat, Bonberenearen web orrialdearen bidez (www.bonberenea.com), bertako DENDA alorrean, Anestesiak emango dituen zuzenekoetan, beraiek jarriko duten stand-ean. Bestela, musika dendetan ere erosteko egongo da. Bueltan da Anestesia.

Anestesia - Zirkulutikespiralea

 

Kontzertu_afitxa_web

 

Amets Fabrika kantua:


Zaborra Gara kantuaren aurrerapena:

Harremanetarako:
656751399 – Mikel
anestesia.bandcamp.com
anestesia88@gmail.com
https://www.facebook.com/anestesiataldea