29 MAR 2014

Gose & The Family DVD berria kalean


GOSE taldearen DVD berria kalean da jada. GOSE, 2005ean jaio zen Arrasateko talde ospetsua dugu. Denbora tarte honetan 5 disko argitaratzeko astia izan dute eta aski ezagunak bilakatu dira Euskal herriko musika eszenan.

Hala ere, ez dute euren burua diskoak grabatu eta kontzertuak jotzera mugatu. Horren lekukoa da “Bonberenea Sessions” ekimenaren barruan gabatutako DVD hau. Bertan, 2013ko azaroaren 23an Bonberenean grabatutako zuzeneko berezi eta esklusiboa jaso da, 20 kanturekin eta Euskal herriko hainbat kolaboratzaile esanguratsuekin: Francis (Doctor Deseo), Xabier Silveira, Andoni eta Petti, Pirritx eta Porrotx, etab. Bertan egon ez bazinen, hemen duzu aukera gertatu zena bizitzeko. Egon bazinen, ziur berriz ere ikusi nahiko duzula.