Online denda

View cart “Anger “Hirugarren Azala”” has been added to your cart.

Zea Mays – Morphina

Ref. Bonb-015/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Estilo eta doinu berrietatik edanda ere, Zea Maysen nortasun agiria nahiko errotuta dago. Oinarri erritmiko apartan egituratuta, kitarra indartsuekin aberasten da. Eta guztiari, edertasuna ematen dio ahotsak. Zelofanaren modura. Bilboko laukotearen musika proposamena opari ederra da musikazaleentzat, Zea Maysen disko berri bakoitza bezala.

Hitzekin azal ezin daitekeen kimikari dagokionez, aurreko diskoan taldeak goia jo zuen. Eta maila horri berari eusteko lana gogotik egin dute Morphina diskoan.

Sakona, korapiloz betea dator. Bihurgune musikal asko ditu, ezezaguna den bidean bezala, adi adi egon behar du entzuleak. Eta bigarren edo hirugarren itzulian, korapiloak askatzen dira. Argia heltzen da. Diskoa ulertzen duzun une horretan bertan, diskoa bereganatu duzun une horretan bertan… errotik harrapatzen zaitu.

Zea mays morphina foto

Eta horixe da disko on baten sekretua. Denbora eta atentzioa eman eta gero, gozamena minutu luzez jasotzen duzula trukean.

Hamabi kantu biltzen ditu Bonberenea Ekintzak zigilupean ateratako diskoak eta edizio berean luxuzko oparia: taldea hobeto ezagutzeko baliagarri den DVDa. Bilboko Kafe Antzokian eskainitako zuzenekoa eta hainbat extra ere. Euskaraz gain, ingelesa darabilte bi kantutan. Azken parrafo honetako lerro hauek agerikoak dira, kazetariek ziurrenik gehien baliatuko duten informazioa.

Esan gabe doana garrantzitsuagoa da: taldeak musikalki muturrera joateko duen kuraia, hitzekin giro sentibera sortzeko duen doaina. Eta zinema aretoan gertatu ohi bezala bezala, entzulea mundutik at sentiarazteko trebetasuna. Zea Maysen jarraitzaileek ulertu dute. Lorpenik nagusiena aspaldi lortu baitu laukoteak: zaletuen aldetik maitatuak izatea. Hori da saririk handiena. Bihotzarekin, barne-barnetik sortzen den mirespena.
Harremanetarako:
info@zea-mays.com
www.zea-mays.com
www.myspace.com/zeamaysrock
www.bonberenea.com

Información Adicional

Peso 0.130 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies