Online denda

View cart “Yakuzi – Ausardiaren garaia” has been added to your cart.

Libe “Ihesaldi Handia”

10,00 

Ref. Bonb-059/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Neubat talde gasteiztarrean hasi zen bere ibilbidea Libe Garcia de Cortazarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da  eta Izaki Gardenak taldekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzeko lanetan.

Libe_Promo
Kanta horiek talde moduan landu eta  moldatu zituen gero, eskarmentu handiko gasteiztar musikariez lagunduta:  Atxus (Neubat, Sorkun, Vicepresidentes) baxuan, Txus Villalabeitia (Same Old, Eh!) gitarran eta Eneko De Arza (Naüt, Trumbo) baterian. Lokalean lauren artean ondo prestatu ondoren erabaki zuten Karlos Osinagaren gidaritzapean Bonbereneako estudioan sartzea, orain entzun ditzakegun hamaika kanta hauek grabatzera.
Talde berri baten lehen lana bada ere, disko landu eta heldu baten aurrean gaude. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak; barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak.
Musikaren laguntzaz lur idor, mamu eta distantziaren argi-ilunetan murgiltzeko aukera aparta. Ihesaldi handi bat, urrunera eramango zaituena.

 

Harremanetarako:
libemusika@gmail.com
Libe: 685 738 143

Información Adicional

Peso 0.079 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies