Online denda

View cart “Belarmiñak – Haztearen izerdia” has been added to your cart.

Joseba Irazoki eta lagunak & Petti

18,00 

Ref. Bonb-112 EP/CD. Categoría: .

Descripción del producto

Aurkezpenik behar ez duten bi musikariren disko elkarbanatu bat da Bonberenea Ekintzaken uztaren alerik berriena. Joseba Irazoki eta Petti beratarrek lau kantuz osaturiko splita ondu dute, bakoitzak bi abesti grabatuta. Rock and rollaren ardatzaren bueltan dabilen lana, Joseba Irazoki eta Lagunaken kasuan psikodelia ukitu batzuk dituena eta Pettik aldiz, kutsu rockeroago bat eman diona.

Joseba Irazokik bere ohiko banda izan du bidelagun grabaketan. Felix Buff baterian, Jaime Nieto baxuan eta Ibai Gogortza gitarran. Pettik Sergio Gonzalez izan du lagun baterian eta Karlos Osinagak grabatu ditu baxua eta txeloak. Osinagak berak izan du Bonbereneako estudioan diskoa grabatzeko ardura eta Joseba Irazoki eta Lagunaken kantuetan ahotsak ere sartu ditu. Jonan Ordorikak masterizatu du diskoa Mamia estudioan.

Kutsu berezia duen lana da. Bonberenearen 25 urteko ibilbidearen parte izan dira eta dira oraindik ere Joseba Irazoki eta Petti. Irazoki 25 aldiz jo du etxeko oholtzan eta Pettik 19 aldiz. Horrez gain, Pettik bi zuzeneko disko grabatu ditu bertan eta estudioko disko bat ere argitaratu du Bonberenea Ekintzakekin.

Tracklist:
Side A (Joseba Irazoki eta Lagunak)
1- Azken aldia
2- Luka

Side B (Petti)
3- Gerra bakoitzaren ondoren
4- Dirdira hori

Harremanetarako:
jonddo27@hotmail.com

Información Adicional

Peso 0.256 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies