Online denda

Humus – Adorez

8,00 

Ref. Bonb-072 - 10" EP/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

BANNER HUMUS ADOREZ
Humus talde tolosarra grabaketa estudiotik igaro da berriz ere. “Saurius” (Bonberenea Ekintzak, 2013) diskoarekin burututako 40 kontzertutik gorako bira luzearen ostean, “Adorez” izeneko lan berria aurkeztera datoz. Lau abestiz osatutako lan honek Karlos Osinaga izan du soinuaren gidari. Diseinua berriz, Tzesne artista grafikoak burutu du. 2016ko Otsailean grabatua, EP-CD formatuan ikusiko du argia Bonberenea Ekintzak zigiluarekin.

Humus sustraietara bueltatu da, disko ertain honen izenburuak dion bezala adorez, gordinki. Taldearen hasierako formatura itzuli dira, power trio bezala ezaguna den hirukotera. Natalia ahotsa eta baxuarekin, Mantxi gitarrarekin eta Aritz baterian. Esan bezala, proposamen gordina dakarkite oraingoan, taldekideek zuzenekoetan transmititzen dakiten indarra eta intentsitatea estudioko lanean islatuz. Eurek dioten bezala, eszenatokia da bere tokia eta “Adorez” bertara eramateko gogo handiekin datoz.

BANNER HUMUS 16 urte

Hemen gelditzen da izena du aurreneko abestiak. Barkamenari buruzko gogoeta, gizakiok barkatzeko edo barkatuak izateko beharraz dihardu, nahiz eta benetako barkamena ez izan. Bigarrenean, Gorde izenarekin, norberak beretzat gorde nahi dituen sentimenduak hartu dituzte ardatz, guztia gainontzekoekin elkarbanatu behar dela dirudien garai hauetan. Hirugarrenean, diskoari izena ematen dion Adorez kantuan, adorearen eta beldurraren arteko liskarrak azaleratu dituzte. Abesti honetan Glaukoma taldeko Juantxo-ren koloaborazioa izan dute, euren estilo propioa RAP erritmoetara gerturatuz. Azkenik, Dutenari begira abestiak gainontzekoek egin, eduki edo esaten dutenaren mende bizi garela salatzen du.

Gordina da Humusen soinua eta gordinak dira hitzak. Taldea bere nortasun propioa lau abestitan islatzeko gai izan da eta taldekide bat gutxiago izateak ez die galerarik eragin. Esan daiteke trinkotasuna irabazi dutela, sendotasuna dela lan honen ezaugarri nagusietako bat. Oholtza gainean lortzen duten sendotasuna estudiora ekarri dute eta ziur gaude estudiotik berriz ere eszenatokira eramango dutela. Irrikitan gaude bertan azken lanaz gozatzeko. Bejondeiela!

Humus Adorez

TRACKLIST:
1- Hemen gelditzen da
2- Gorde
3- Adorez
4- Dutenari begira

Kontaktua:
Humusinside@gmail.com
www.facebook.com/humus.tolosa
Mantxi: 656 726 164

Información Adicional

Peso0.231 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies