Online denda

Humus – Lekua

10,00 

Stock-etik kanpo

Ref. Bonb-017/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Bonberenea Ekintzak zigiluak HUMUS taldearen “Lekua” izenburuko CDa aurkeztuko du azaroaren 29an, tolosako bonberenean, gaueko 22.30etan.

8. urte honetan,humus taldearen laugarren CDa aurkeztuko du Bonberenea Ekintzakek, HUMUS taldearen “Lekua” lana.

2008ko udaberrian osatua, HUMUSen lan berria da “Lekua” CDa. Bonbereneako estudioan grabatua, karlos osinaga aritu da soinu teknikari lanetan. Grabazioan, Doinu trinkoaz, kemenaz eta melodia ederrez eraiki du HUMUS taldeak bere lan berria.

Humus foto promo

HUMUS, 1997ko irailean sortu zen Tolosan. Natalia (baxua eta ahotsa), Mantxi (gitarra eta ahotsa) eta Edu (bateria) izan ziren Humus martxan jarri zutenak. 1998ko apirilaren 25ean lehenengo kontzertua eskaini zuten, eta hirukote bezala bost emanaldi gehiago egin zituzten.

1998ko irailean, taldea gehiago indartzeko asmoarekin, Luisja (gitarra) sartu zen, eta urte horretako urrian, taldeak laukote bezala lehenengo kontzertua eman zuen.

HUMUS-ek bere lehenengo lan autoproduzitua kaleratu zuen bi urte geroago. Gorka Etnies eta Luisma Inzaren laguntzaz, Buenawixtan (Donostian) osatu zuten lan hori. 2000ko maiatzean argia ikusi zuen HUMUSen lehenengo lan horrek, ‘Pulper’ izenburupean. Taldeak lan hori banatu eta aurkeztu zuen hurrengo urtean. 2001ean, HUMUS hirukote bihurtu zen berriz. 2002ko udaberrian, sei abesti gehiago grabatu zituen HUMUSek bere entsegu lokalean. 2003ko neguan,bere hirugarren lana grabatu zuen, HUMUS “leihotik begira zai” izenburupean, David elkartu zitzaien taldera laukote bilakatuz, 9 kantu grabatu zituen, bonbereneako estudioan maikelen eskutik. 2004ko neguan argitaratu zen bonberenea ekintzak-en eskutik.

Era berean, zenbait bildumatan parte hartzeko aukera izan du HUMUSek urteotan: ‘Martxaundi 3’ , ‘Gaztemaniak 4’ , ‘Oztopo guztien gainetik Bonberenea’ eta ‘Gaztesarea bilduma’ eta “bonberenea suflé” dvd-an hain zuzen.

 

 

 


Harremanetarako:
Humusinside@gmail.com
www.facebook.com/humus.tolosa
Mantxi: 656 726 164

Información Adicional

Peso0.079 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies