Online denda

View cart “R “1995-2013 Azken Agurra”” has been added to your cart.

Han

12,00 

Ref. Bonb-068 LP/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Han_promoarg

Diskoa musika aparailuan ipini eta lehen unetik, aurreneko gitarra akordea entzuten dugun unetik, Estatu Batuetan aspalditik musika munduan dabilen talde “indie” baten aurrean gaudela dirudi. Bada, ez bata eta ez bestea. HAN! ez da AEB-etako talde bat eta aurrenekoa dute aurkezten ari garen disko hau. Indie Rock delakoaren uretan mugiltzen den energiaz betetako taldea da HAN!.

Hala ere, taldearen aurreneko diskoa izateak ez du esan nahi taldea osatzen duten pertsonek aurretik eskarmenturik izan ez dutenik. Taldeko partaide dira esaterako Gorka (Ama Say, Non demontre, Yakuzi, etab.) eta Karlos (Lisabö taldearen teknikari), biak ala biak esperientzia handiko pertsonak Euskal Herriko musika munduko alor ezberdinetan. Nerea-rentzat (ahotsa), aurreneko proiektu musikal ezaguna da, baina ez dirudi. Gutxik esango lukete abeslari honen lehen diskoa denik. Baterian, berriz, Miguel daukagu erritmoa zorrotz eta indartsu mantentzen.

Diskoa Bonberenea gaztetxeko estudioan izan da grabatua, nahastua eta masterizatua Karlos Osinagaren eskutik 2015eko udan. Ziur gaude zeresana emango duen taldea dela, haize freskoa dakarrelako eta maisuki landutako diskoa delako. Adi zuzenekoei…

TRACKLIST:

1- Madamme
2- Igeri egiten
3- Muxuak
4- Poesia
5- Haurra
6- Desioak
7- Mugitzen
8- Narru azal mendiak
9- Han

KONTAKTUA:

hanmusikataldea@gmail.com

Información Adicional

Peso 0.350 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies