Online denda

View cart “Dena – Zure mugadun hutsune” has been added to your cart.

Giante – Hamaika

15,00 

Ref. Bonb-102 LP/CD. Categoría: .

Descripción del producto

Giante proiektu gasteiztarra 2016 urtean sortzen da barne grinak musikaren bitartez nola azaleratzearen bila.

Kide bakoitzaren influentzia oso ezberdinak mahai gainean jarriz eta laurek posthardcore doinuen inguruan izandako elkargunea abiapuntu hartuta, bilatze honen emaitza da “This Is Fine” (Cosmic Tentacles 2018), euren estreineko lana.

Lan honi esker 2 urte inguru biratzearen ostean, eta denbora horretan ezagututako hainbeste leku eta pertsonen bizipenak memorian biziki izanda, berriro ere ekiten diote bilatze prozesuari, oraingoan euren ekarpen eta soinu propioa zein den aurkitu nahian.

Identitate horren bila, hurbilago sentitzen duten euskarara jotzen dute sortze prozesuan zehar, modu ia instintibo batez, eta 2021 urteko udaberrian Karlos Osinagaren eskuetan jartzen dira “Hamaika” (Bonberenea Ekintzak 2021) grabatzeko.
“Hamaika” hitzak euskeraz duen zentzu bikoitzak ezinhobeto isladatzen du diska honek suposatu duena.
Konkretutik abstraktora, gai bakarretik aniztasunera, zuri-beltzetik kolorera.
Hamaika kanta, hamaika kontu, hamaika bizipen, hamaika irudi.

Tracklist:
1- Ateak
2- Sustraiak
3- Ikara
4- Perimetroa
5- Oinatzak
6- Argia
7- Kresala
8- Menpe
9- Izenak
10- Latitudeak
11- Aztanak

Harremanetarako :
gianteband@gmail.com
685368682 (Asier)

Información Adicional

Peso 0.236 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies