Online denda

Rodeo – Hybris

20,00 

Ref. Bonb-111 LP/CD. Categoría: .

Descripción del producto

Hasitako lanak amaitzeko helburuarekin kaleratu du Rodeo taldeak ‘Hybris’. 2022an disko bikoitz bat argitaratuko zuela iragarri zuen Rodeok eta lan horren lehen zatia izan zen ‘Moira’ diskoaren ondotik dator ‘Hybris’.

Moira eta Prometheorekin hasitako metaforekin jarraituz, Hybrisen, Moiraren transgresioa ikusiko dugu, ordena sozial honen erortzea, Prometheoren bidaiaren bidez, bide horretan bere subjektibitate propioa ere gaindituko duelarik.

Bederatzi kantu izango ditu Bonberenea Ekintzaken eskutik azaroaren 10ean kalean izango den lanak. Rock stonerra egiten duen talde zestoarra ez da etxetik askorik mugitu disko hau grabatzeko. Izan ere, Eñaut Gaztañagarekin egin dituzte grabaketa lanak Gaztain estudioan, Zestoan bertan.

Azken urteetan errepidean asko dabilen taldea da Rodeo. Ehundaka kontzertu eskaini dituzte eta urrutira joan gabe, udaberrian Suitzan egindako bira da horren adibide.

‘Hybris’ diskoa abenduaren 7tik 11ra egingo den Durangoko Azokan eskuratzeko aukera izango da Bonberenea Ekintzaken standean eta hitzordu horretarako, disko bikoitza osatzen duten ‘Moira’ eta ‘Hybris’ lanak bilduko dituen edizio berezia prestatuko da.

‘Hybris’ diskoan Mikel Illarramendik ahotsak eta gitarrak grabatu ditu, Ortzi Alberdi gitarran eta koruetan aritu da, Beñat Subinasek baxua jo eta koruak grabatu ditu eta Oroitz Urbietak jo du bateria, koruak grabatzearekin batera.

Tracklist:
Side A
1- Hybris
2- Odola
3- Sisifo
4- Keres
5- ez da hil

Side B
6- Ares
7- Atenea
8- Lunacharsky
9- Thanatos

Harremanetarako:
Rodeostoner@gmail.com
688 683 804 (Oier)

Información Adicional

Peso 0.256 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies