Online denda

Eztanda – Errua norena da?

8,00 

Ref. Bonb-091/MaxiCD. Categoría: .

Descripción del producto

Eztanda, 2015eko udaran Tolosaldeako lau gaztek osatutako talde bat da. Ion (bateria), Mikel (gitarrak eta ahotsa), Unai (baxua) eta Aitorren (gitarra) musika grinak bultzatuta. Urteen poderioz, bertsioak jotzetik, bere doinu eta izaera propioa aurkitu nahian eraldatzen joan den lagunarteko proiektu bat bilakatu da. Barrenak hustutzeko eta gizarte honetako arazoak ozenki salatzeko irtenbide bat.

2018ko irailean, 3 abestiz osatutako lehen maketa “Eztanda” grabatu zuten Anoetako gaztetxean. Honen ondoren, 2018ko abenduan, bonbereneako estudioan sartu ziren beraien lehen diska grabatzera Karlos Osinagaren gidaritzapean. “Errua Norena Da?”. 6 abestiz osaturiko lan honetan, gehien bat metal ukituak aurkitu daitezke, erritmo gogorrez eta pasarte melodikoez osatua.

Tracklist:
1- Utopia
2- Hiria=Aberia
3- Legez
4- Dibertsitatea
5- Ez!
6- Errua norena da?

Harremanetarako
eztandatalde@gmail.com
605359010 (Jon)

Información Adicional

Peso 0.093 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies