Online denda

Petti “Astirtitan”

8,00 

Stock-etik kanpo

Ref. Bonb-061/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Astirtitan

Pettik bost kantu eder bildu ditu Astirtitan (Bonberenea Ekintzak, 2014) bere disko berrira. Azalak ederki adierazten duen bezala, lan iradokitzailea da, eta erakargarria, erabat. Lehenengo aldiz entzun ondoren, kantuak behin eta berriz entzuteko gogoa piztuko zaigu. Melodiak politak eta hunkigarriak dira, samurrak, eta giro lasaiez eta rock erritmoez ederki jantzita daude.

Grabazio saioetan, Petti hainbat musikari handirekin aritu da: Karlos Aranzegi (perkusioak), Iñigo Telletxea (baxua), Igor Telletxea (bateria), Joxan Goikoetxea (kordiona), Estitxu Pinatxo (ahotsak) eta Freddi Pelaez (Hammond b3).

PETTI-2014-WEB

Kantu guztien musika Pettik konposatu du. Pettik berak Egunero eta Argiak kantuen hitzak idatzi ditu, Harkaitz Canok Suerteren Bluesa eta Erramurik gabeko gauak kantuenak, eta Bernardo Goietxek Hil arte edan kantuarena.

Bost kantuak Iñaki Bengoaren eskutik Shot estudioan eta Jonan Ordorikaren eskutik Katarain estudioan grabatuak izan dira. Masterizazioa Karlos Osinaga Txap-ek egin du, Bonberenea estudioan.

Halaber, Miren Karmele Gomezek diskoaren azala egin du, J.A.Areta Goñi Juxe-k argazkia eta Imanol Urizarrek diseinua eta maketazioa. Denen artean dotore osatu dute Astirtitan lana.

Petti (Bera, Nafarroa, 1973) musikari eta musikagile handi bat da, aparta. Astirtitan lanaren aurretik, beste bost bakarkako disko kaleratu ditu, ia denak Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda, Xabi Señor No edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere argitaratu ditu.

Pettik blues, rock eta folk iturrietatik edaten du, aire horiek bere kantuetan sumatzen ahal dira, baina bere-berea duen doinu bat dauka. Urtez urte, kantuz kantu, emanaldiz emanaldi eta diskoz disko sortu duen doinua. Doinu hori berehala ezagutzen dugu bere kantu bat entzuterakoan, Pettik abesteko, gitarra jotzeko, eta kantuak sortzeko eta interpretatzeko modu berezi bat baitauka, paregabea.

Pettiren bihotza handia da, kantuen bidez bere ezinegona, kezkak eta sentipenak indar handiz transmititzen ditu, eta berehala hunkitzen gaitu. Bere ahots urratu eta sakona erraietatik ateratzen du, bluesaren arimaz kutsatuta.

zubikoa@orange.fr
www.zubikoa.com
Tel:  +33 559 480 336 (Zubikoa management)
Fax: +33 559 480 338 (Zubikoa management)
petti.bandcamp.com
musikazuzenean.com/petti
www.bonberenea.com

 

Información Adicional

Peso0.100 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies