Online denda

View cart “Anai arrebak” has been added to your cart.

Tanta

Ref. Bonb-002/CD. Categoría: .

Descripción del producto

Bonberenea Ekintzak, Tolosako Bonbernea etxe barruan txertaturik dauden proiektu diskografiko eta editorilei bidea emateko egitasmo bat da. Orain dela bi urte, etxearen dinamika eta itsatsirik genituen ilusio eta asmoen ispilu bezala, OZTOPO GUZTIEN GAINETIK BONBERENEA CD bilduma kaleratu genuen.

Oraingo honetan, Tolosako Tanta taldearen cd berria aurkeztu nahi dizuegu. Sei abestiz eta bideo batez osatutako lan hau, 2003ko urte hasieran bonbereneako estudioan grabatua izan zen.

“Tantaren kantuei, entzuteko lehen aukera izan nuen hartan, gordina eta lehorra iritis nien. Kantuak, sendoak, oinarri erritmiko pisukoak eta melodiak ebakitzear zituzten hatos eta gitarradunak irudi zitzaizkidan. Hurrengo entzunaldietan ere modu bertsuan entzuten nituen Tolosako Bonberenea etxean Karlos Osinaga eta Maikel-ek grabatu eta nahastu dituzten bost kantuak.

Entzunaren entzunaz, kantuak ezagutzearekin batera eta behin azken nahasketok entzutearekin, gordintasuna artean aitortzen badiet ere, ez zaizkit lehorrak iruditzen. Alta, freskoak (ez dakit hau musikari dagokion adjetiboa den), biziak, beteak, osoak iruditzen zaizkit, hala entzuten ditut. Haziz doaz kantuak minutuak eta entzunaldiak egin ahala.

Talde honen atzean hainbat izen aukitzen dira, Joxi, Patxi, Mantis (Tolosako Bonberenea etxearen ingurukoak hirurak), Roge (Azkoitiko matadeixen ibilia), Xabi Erkizia eta Maikel (Bera), Txesus (Buenawista), Karlos eta Javi (Irun).
Zertara datorren hau? Bada aipatzera tolosan gertatu bada ere, badela nolabaiteko elkarlan bat etxe eta gune horiek gabe izango ez zena. Modu berean aipa genitzake izen horien atzean diren aurreko hainbat talde eta egitasmo (Bukaera, Anima Vili, Batzuk, Gutariko bat, Lisabö, Akauzazte, Tzesne) eta argi ikusi daiteke oso bide ezberdinak jarraitu dituztela orain hor agertzen diren izenak, edo ez? Ez ote ziren hain urrutikoak?
Tantak ederki biltzen du izen horien batuketa, modu ireki batean ez literalean, ederki indarra, bilatze gura, ekaitza eta barearen arteko pasabideak…
Baina entzulearen onerako, hau egitean ez du kantua bistatik galtzen, ematen duen urrats bakoitza esku artean duen abestiaren alde ematen du. Nire ustetan diska handia dago bost kantu eta bideo bat biltzen dituen honetan, Tanta batek ezin ei du egarria dena ase, bada jakin okerra dela ezeztapen hori, ahal du eta”.

 

TANTA2

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies