Online denda

Bonberenea 1997 Hit Erremixak

8,00 

Ref. Bonb-077/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

1997. urteko abenduaren 23an okupatu zuen gaur egun Bonberenea izena daraman kolektiboak aurreneko eraikina, Tolosako “Bonbero” edo suhiltzaileen egoitza izandako eraikin bat. Oso denbora gutxi iraun zuten bertan, Udalak parking bat beharrezkoagotzat jo eta eraitsi egin zuelako. Aurreneko kapitulua besterik ez zen izan, ordea, ondoren beste eraikin bat okupatu zelako, eta horren ondoren beste bat… Gaur egun bizi-bizirik dagoen mugimendua da Tolosako piromanoena, eta datorren urtean 20 urte beteko dituzte kolektibo bezala.

Honen harira eta garai hartako hito garrantzitsuenetako bat gogoratzeko asmoz, datorren azaroaren 26an kaleratuko da “BONBERENEA 1997 HIT ERREMIXAK” bilduma, urte luze hauetan zehar kolektiboarekin harremana izan duten zortzi ekoizlek osatua. Izenak 1998an kaleratu eta berehala ospetsu bilakatu zen “Inauteri 98 HIT” abestiari egiten dio erreferentzia, hain zuzen ere Deabruak Teilatuetan taldeak hainbat lagunekin batera egindako ereserkiari. Abesti hura omentzeko asmoz, grabaketako pista analogiko originalak berreskuratu eta musika estilo ezberdinetako ekoizleei helarazi zitzaizkien, bakoitzak bere ukitua eman ziezaion. Abiapuntua berbera izan da guztientzat. Helmuga, berriz, guztiz ezberdina.

bonberenea-1997-hit-erremixak-banner

Horrela, Euskal Herriko sei musikagile edo taldek hartu dute parte: Revolta Permanent, Selektah Stepi (Bad Sound System), DZ eta Pini (Esne Beltza), Anita Parker (Gose), Gorka Suaia a.k.a. Askapen Sound eta Little martin Selektah (Ziribulio Sound). Hauetaz gain, nazioarteko parte hartzea ere izan du bildumak, japoniako DJ Norio eta AEBetako Tea Mage ekoizleak hain zuzen ere.

Reggaea, hip hopa, musika elektronikoa, ambient estiloa… Hainbat estilo ezberdin aurkitu ditzakezu CD honetan. Guztiek izan dute abiapuntu berbera: Deabruak Teilatuetan taldearen “Inauteri 98 HIT” abestia. Nora iritsi diren jakiteko, “BONBERENEA 1997 HIT ERREMIXAK” diskoa “pintxatu” besterik ez duzu. Gozatu!

TRACKLIST:
1- Revolta Permanent
2- DZ feat. Pini
3- Stepi Selektah feat. Moneo & Tobal
4- Little Martin feat. Ziribulios
5- DJ Norio
6- Tea Mage
7- Anita Parker
8- Gorka Suaia A.K.A. Askapen Sound
9- Inauteri 98 HIT (Deabruak Teilatuetan).

Harremanetarako:
info@bonberenea.com

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies