Online denda

View cart “Napoka iria – Lehertarazi edifizioak” has been added to your cart.

Bad sound system – Aldaketa

10,00 

Ref. Bonb-043/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Euskal Herrian jamaikar kultura eta musika egiteko modua ulertu eta barneratu duen talderik bada, hori Bad Sound System talde Irundarra da. Euskal Herriko Hip Hop eta Reggae eszenaren aitzindari, musika estilo hauek  maite dituenarentzat nahitaezko erreferente bilakatu dira ia 10 urtez egindako ibilbide luze bezain oparoan. Euren zuzeneko indartsuengatik famatuak, gutxi dira gure herrialdean hirukote bilakatutako talde honek oraindik zapaldu ez dituen eszenatokiak. Izan ere, kontaezinak dira orain arte eskainitako kontzertuak. Euskal Herrian ez ezik, Frantzian, Catalunyan, Galizan, Andaluzian,etab… ere izan dute egoteko aukera eta ahaztu gabe, Mexiko eta Japonen zehar egindako birak, 2010 eta 2011an, hurrenez hurren, bakoitzeko hainbat herri eta hiri bisitatuz. Aipatzekoa ere, 2010ean Europako Reggae jaialdi garrantzitsuenetarikoa den Rototom Sunsplash-eko  dancehall eszenatokian egindako saioa.

Honetaz gain, nabarmentzekoak dira BAD Sound System taldeak, betidanik, beste talde, DJ eta musikariekin egin izan dituen kolaborazio eta harremanak, bai Euskal Herrian, baita internazional mailan ere:  Rude Hi Fi (Bologna-Dressden), ASK(EH), Fermin Muguruza(EH), Sorkun(EH), Lengualerta(Mexiko), Mungo´s Hi Fi (Eskozia), Fogata sound(Paris), Illbilly Hitec(Berlin), Jage(RubaDubMarket/Japon)… 2006an, Zu2aK izeneko plataforma eratu zuten, Reggaearen kultura Euskal Herrian bultzatzeko asmoz, batez ere Bidasoa aldean. Honi esker hainbat herrialde ezberdinetako Mc, Dj eta sound systemekin batera antolatutako saioez gozatzeko aukera izan du Euskal Herriko hainbat eta hainbat Reggae zalek.

Bad sound system - Aldaketa

BAD Sound  System taldearen aurreneko lana, “Buiaka”, Kontrakalea/Metak-en eskutik argitaratutakoa,  taldearen ibilbidearen hasierakoa da, 2004koa, Zambra  aretoan zuzenean grabatua. 2008an, Zu2aK eta Talka-ren laguntzari esker, izan zen kaleratua “Kalean” diskoa, taldearen bigarrena. Datorren abenduaren 5ean, Bonberenea Ekintzak-ek kaleratuko duen “Aldaketa” disko berriarekin emango dio BAD Sound System taldeak amaiera 2012.urteari. Argi dago zein den taldearen mezua, kapitalismoak erabateko porrota jasan duen aro honetarako. 

“Aldaketa” diskoan, betiko indarrarekin hornitutako 12 kantu aurkituko ditu entzuleak, kontzientziak  dantzan astintzeko prest. “Beti berdin” bezalako krisia sortu dutenen aurkako salaketa zuzen batetik, Rude Hi FI eta Lengualertarekin egindako “Word, Sound and Power” hitzaren indarraren goraipamenera arte, auzo harrotasuna hizpide duen “Rsistentzia”, Mosku auzo Irundar mitikoari eskainitako abestia eta herrien askapenaren aldeko “Herri denak aske” abesti internazionalista bezalakoetatik igaroz. Erritmoak ere askotarikoak eta ekoizle desberdinek sinatutakoak, Hugo (Spartak-Fogata Sound), Dario (Bahatawi Records), Illbilly Hitec (Berlin), Dj Mau y Selektah Stepi (BAD Sound System), Weedy G, Jahtari, Jon Elizalde(Jontron), Santi Noriega(Baxua), Kortxo eta Mikel (Txalapartariak),Ras Miguel…Rap, Reggae eta Dancehall giroan guztiak, Kenitra eta Masta Mc-en hitzentzako paisaiarik onenak. ”Aldaketa” diskaren diseinua, Punker(Rebel Sounds) mexikar lagunaren lan bikaina da, taldearen mezuaren irudikapen ezin hobea eta aurrekoan bezala,oraingoan ere,nahasketa eta masterizazioa Maikel-ek egin du, Bera-ko MIK Studio-an.

BAD Sound System eta Bonberenea Ekintzak zigiluaren arteko erlazioa ez da kasualitatea, duela urte asko hasitako erlazio baten fruitua baizik, “Aldaketa” diskoaren argitalpenarekin forma hartu duen elkarlana. Bad Sound Systemek argi dauka zein den bere tokia, eta hura ez dago kapitalaren aldamenean, bere parean baizik. Nuff respect to Masta, Kenitra & Stepi. Hau da BAD Sound System…ALDAKETA.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies