Online denda

Anger “Hirugarren Azala”

10,00 

Ref. Bonb-042/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Errealitatea dagoeneko ez da ezinbestekoa. Egiazkoaren eta faltsuaren arteko muga guztiak ezabatuak izan dira. Espektakulua eta entretenimendua ditugu ez pentsatzeko, kontsumo frenetikoa bizitzaz gozatzeko.

Elizetatik at, jainko berriak gurtzen ditugu George Orwellen “1984”bertsio berritu, koloretsu eta adeitsu honetan. Beldurra nahiz poza programatutako emozioak dira, eta pantailaratutako umilazioa eta inozotasuna dira eguneroko bazka. Andy Warholen hamabost minututako ospea da norbanakoon amets erotiko nagusia.

ANGER02

Irudiaren botereak gidatzen gaitu hirugarren azalean, errealitatearen ispilu beltzean; gure erbesteratzea nabarmendu, eta indiferentzian bakartzen gaituzten dimentsio berri honetan.

Guzti honen inguruko hainbat gogoeta aurkitu ditzakegu “hirugarren azala” Anger Arrasateko taldearen hirugarren lan luze honetan. Mugarri berri bat musikan, soinuan eta baita hitzetan ere. Intentsitatea, oldarkortasuna dinamismoa eta emozioa etenik gabe, abestiz abesti hirugarren azala arrailtzeko asmoz.

 

 

 

Harremanetarako:
anger@angerweb.net
www.angerweb.net
Haritz: 607 782 401

Información Adicional

Peso 0.087 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies