Online denda

Agrio W / Scott Mccloud “Outcasts of the universe”

20,00 

Ref. Bonb-129/LP. Categoría: .

Descripción del producto

Agrio gu bion proiektua da -David Flores eta Jorge Fuertes —; Madrilgo gitarra eta bateria bikotea gara. Taldea sortu aurretik, elkarrekin ikasi genuen instru-mentuak jotzen, bizarra mozteko beharrik ere ez genuen garai haietan. Hamabost urtez Doss taldean aritu ginen elkarrekin; harekin birak egin, diskoak grabatu eta argi-taratu, antzeko sentitzen zuten jende ugari ezagutu, eta barreak, malkoak zein dantzalekuak partekatu genituen, 2007an taldea desegitea erabaki genuen arte.

Amets handiak zituzten lagun minen istorio horrekin batera, beste proiektu batzuetan ere aritu ginen —besteak beste, The Pleasure Fuckers, Nudozurdo, We Are Standard, Aaron Thomas eta Julio de la Rosa —; eta, modu naturalean, jar-duera horrek hazten jarraitu zuen, etorkizuneko kolaboratzaileekin harremanak izateko bidea erraztuz.

Taldea banandu eta hamar urtera, bizitzak bere bidea ja-rraitu zuen, eta sortzeko zein elkarlanean aritzeko gure gri-nak AGRIO sortzera bultzatu gintuen. 2020an egin genuen debuta, 12 hazbeteko binilozko bi EPrekin. “Pentsa zer ger-tatuko litzatekeen [halakoak] hemen parte hartuko balu…” planteamenduari jarraiki, bidean ezagututako sormen-ki-de batzuk gonbidatu genituen gurekin bat egitera: lehenik, gure Mark Lanegan maite eta oso faltan botatzen dugu-na (Screaming Trees, Queens of the Stone Age), La Murga EPrako (Broken Clover Records); eta hilabete batzuk geroa-go, Pete Simonelli (Enablers), The Thin Man EPrako (Broken Clover Records).

2024an, lagunen erantzun positibo eta eskuzabalak bult-zatuta —eta emaitzekin harro—, bultzada horri eustea eta hasierako trilogia hori ixtea erabaki genuen Repeat to Infi-nity EParekin; bertan, Scott McCloud (Girls Against Boys, Soulside) izan genuen bidelagun. Horrek berretsi egin zuen ez bakarrik zein zorte handia dugun horrelako talentu itzela duten lagunak izateagatik, baita zein eskuzabalak diren ta-lentu horrekin ere.

Hasierako hiru EP horiek binilozko disko fisiko bakar batean bildu ziren 2024an, El Amigo Americano izenburupean, God Unknown Records zigiluaren eskutik. 2026an itzuli ginen proiektuaren iraupen luzeko lehenengo albumarekin —Out-casts of the Universe, Scott McClouden parte-hartzearekin berriz ere- -; Bonberenea Ekintzak-ek biniloan argitaratu zuen, 180 gramoko edizio mugatu batean. Zortzi abesti biltzen ditu; diskoa hamar egunez grabatu zen Bonberenea estudioan (Tolosa, Euskal Herria), Karlos Osinagaren gidaritzapean, eta mastering-a John Mcbaim-nek egin zuen Oregonen. Gainera, Leo Mateos, Jaime Nieto, Jon Agirrezabalaga eta Hy Brazilen sintetizadore-ekarpenak ere baditu. Azaleko irudia Jorge Fuertesek sortu zuen, Clara Cabezek maketazioan lagunduta. Oso pozik gaude lan honekin, eta espero dugu argitalpen berriaz gozatzea. Eskerrik asko.

“Agriok rock-soinu garaikide eta geldiezina sortzen du; ira-gana ondo ezagutzen duen arren, beldurrik gabe begiratzen dio etorkizunari. – Rockdelux Magazine

Post-hardcore estiloko tentsioa, soinu-paisaia instrumental misteriotsuak, iluntasun iradokitzailea eta Scotten ahots indartsua.” – Mondo Sonoro

“Madrilgo Agrio bikoteak azken urteak eman ditu soinu-pai-saiak sortzen, rock alternatiboaren esparru zabaleko ahots eragingarrienetako batzuek beren magia gehi zezaten.” – Sun 13 webzine-a

“Musika abenturazale eta sentsualeko pieza bikainak, gero eta mendekotasun handiagoa sortzen dutenak… “entzunaldi bakoitzean. Oso ikusgarria.” – Luminous Dash Muziekzine

Jorge Fuertes – Bateria, David Flores – Gitarra, Bajoa , Scott McCloud – Ahotsa, Gitarra

 

Track List
A aldea
1. New Killing
2. Easy Prey
3. Mezzanine
4. Outcasts

B aldea
5. Revolution Summer
6. Blonde Tomorrow
7. Serpientes
8. Red Boots

Harremenetarako:
Agriomusica@gmail.com

Información Adicional

Peso 0.198 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies