Umama2


Lan hau, 2003. urtean UMAMA!! (ELKAR) diskoaren grabaketarekin abiaturiko proiektuaren jarraipena da. Hura, zuzeneko emanaldi baten ondorioz sortua izan zen. Honako hau berriz, urte hauetan presarik gabe, patxadaz, beste lan eta proiektuen artetik ateratako denbora pusketan goxoki prestaturiko lana izan da.

Umama2 foto promo

Imanol Larzabal “Imanol“ euskal kantari handiaren kantuak, herrikoiak, hemengoak edo hangoak, eta konposaketa berriak ere sartu ditugu oraingo honetan, kantu guztietan jazz laukotea eta abesbatzaren arteko elkarrizketa naturala bilatuz eta sonoritate desberdinak arakatuz.

Baina ederrena bidea izan da. Enriquerekin eta Hodeiertz abesbatzarekin, isilean, etxean, Tolosan eginiko prestakuntza lanetan, kontzertuetan, Gonzalo, Mikel eta Hasier berriro ere bidelagun, eta hauen musikaz eta adiskidetasunaz gozatu ahal izatean.. Ez dadila azkena izan!

 

Harremanetarako:
Mattin@euskalnet.net
www.bonberenea.com
Tlf:943670881