Dena – Hemen eta inon ez, Hildakoek Lez


2020an “Ezer Sentitzeko” kaleratu ondoren, “Zure mugadun hutsune” (2022) eta “Anabasa” (2025) artean, New Order taldearen “Ceremony” kantuaren bertsioa kaleratu zuen Dena-k. Oraingoan, “Anabasa” eta etorriko ote den beste diska baten artean, elkar osatzen duten bi kanturekin dator Ondarroako hirukotea.

HEMEN ETA INON EZ, HILDAKOEK LEZ (2026) EPak paisaia dekadentea marrazten du, burumakur dabilen pertsona baten ingurukoek ikusten dutena deskribatuz. Musikak, hitzek bezela egingo du argirantza, hondoratzetik azaleratzera. After batean lurrera begira eta ixilik egotetik, goizean goiz bakarrik bañu bat hartzera arteko enpoderazio absurdura.

Grabaketa estudio batetik atera eta lekuak eskaintzen dituen aukera desberdinei irekita kantuak Ondarroako Portuko Ranpan asteburu batean grabatu eta ekoitzi zituen Ibai Osinagak, abestiak Ibaiek nahastu zituen Irunberrin, Sima estudioan. Masterizazioa Xabat Ituarte Bengoetxeak burutu du.

Aurreko lanekin bezala, oraingoan ere kantu solteak baino osotasun bat eraikitzen duten bi kantuko Single batekin datoz, horretarako, artefaktu hori jasoko duen 7 hatz-beteko binilo euskarrian argitaratua izango da, beste behin Bonberenea ekintzak bitartez, eta bigarren aldiz betepaeta autoekoizpen kolektiboarekin.

Oraingo honetan DENA izan gara: Beñat Bidegain Lekue, baxua eta ahotsak; Beñat Eizagirre Artetxe, gitarra, hitzak eta ahotsak; Xabat Ituarte Bengoetxea, bateria, pianoa eta ahotsak; Ibai Osinagak gurekin kantatu zuen “Hildakoek Lez” abestian. Beñat Bidegain Lekuek atera du azaleko argazkia. Beñat Eizagirrek egin du diseinua eta maketazioa.

Tracklist:
1. Hemen eta inon ez
2. Hildakoek lez

Harremanetarako:
denaezer@gmail.com
634421560 (Beñat)