Bonberenea Txaranga


Txaranga gazte honek bere lehen argitalpena 2005. urteko abenduaren 1ean aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, sekulako gogo eta ilusioz Bonbereneako estudioan Jone Otxoa eta Gorka Otamendiren laguntzarekin txarangaren diska grabatu eta gero.

Bonberenea txaranga lagun arteko proiektu ba da eta diskaren aurkezpenak sortutako ikusmirak, herriari kantuak jotzeko aukera luzatzera bultzatu du.

Txaranga_Promo

Diskako kantuak, txarangako kideek konposatutakoak zein beste kantuen moldaketak dira eta kantuen partitura liburuan, instrumentu bakoitzarentzat prestatutako partiturak, kantuen hitzak eta Eneko Aranburuk idatzitako txarangaren biografia aurkituko dituzu.

Proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi egindako guztia eskertu nahi genizueke, mila esker guztioi!!

Kantuen konposaketa eta moldaketak: Jon Arruebarrena, Ion Altuna eta Xabier Zelaia
Diseinua: Nestor Ardanaz
Testua: Eneko Aranburu
Ekoizpena: Bonberenea Ekintzak

Harremanetarako:
info@bonberenea.com
www.bonberenea.com
www.myspace.com/bonbereneatxaranga
Julen: 647 024 034