Bonberenea 10 urte liburua


Laister, Bonbereneak bere 10. urtemugan kaleratuko duen liburuaz gozatu ahal izango duzu.

Abenduak 4 asteartetik aurrera erosgai izango bait da.

Bonbereneak 10 urte bete dituela ospatzeko oroigarri hau prestatu da. Bertan, Bonberenea inguruan bildu diren gazteen bizipenak eta bizipozak kontatzen dira. Baina ez hori bakarrik. Liburu hau, azken 10 urteetan Bonberenean burutu diren ekintza eta ekitaldien bilduma grafikoa ere bada. Urtez urteko gertakizunen argazkiak, azpiegituren argazkiak, diskoen azalak, grabaketa estudioan ateratako argazkiak, txapelketa eta erakustaldietakoak, ekitaldietako argazkiak, prentsa idatziko berriak eta kartelak.

Finean, autogestioan eta norberaren burujabetzan sinesten duen proiektu baten oroigarri mardula. Zorionak Bonberenea!!!

Harremanetarako:
info@bonberenea.com
www.bonberenea.com