Arima – Beldurrez beste egitean


Bidai baten amaiera da Beldurrez beste egitean. Egonaldi luze batek uzten dituen ziurgabetasunak, emozio berri eta ezezagunak, maitasun esperientziak eta ikaskuntzak biltzen dituen lana. Metamorphosiaren bukaera. Ur sakon eta hotzetatik atera, eta eguzki izpiak azalean sentitzea.

Aurrera egitea.

Gure hirugarren diskoa Txap-ekin, Tolosako Bonberenea estudioan. Agian bereziena, esan dugun bezala, azken lau urteetan Donostia izan delako diskaren antzezle nagusietako bat. Distortsioa eta reberrak hiriko euriarekin nahastu eta hortik atera den kolore berezia da Beldurrez beste egitean.

Abestiek piroteknia gutxiago behar zutela ikusi eta gero, abestiaren muinera joan behar ginela ulertu genuen eta hori: Itzalen hutsunean, Kea eta larruak, Oroigarri bat eta Jarraitzea erabaki nuen konposizioetan ikusten da.

2019. urtean Metamorphosis EP-a aurkeztu genuen Euskal Herrian zehar; 2021. urtean Biluztasunez Jantitza atera eta Euskal Herriaz gain, estatuan ere hainbat emanaldi eman genituen. Orain Beldurrez beste egitean dator. Ez dakigu nora eramango gaituen, baina lasai gaude, emaitzarekin oso gustora baikaude.

Arima, Paule Bilbao (ahotsa eta gitarra); Gontzal Bilbao (bateria); Josu González (baxua) eta Josu Palacios (gitarra) gara.

*Beldurrez beste egitean diskoa Paule Bilbaok, Gontzal Bilbaok eta Josu Gonzalezek grabatu dugu.

Tracklist:
Side A
1- Itzalen hutsunean
2- Kea eta larruak
Side B
3- Oroigarri bat
4- Jarraitzea erabaki nuen

Hurrengo kontzertuak:
03/11 Bonberenea + Ama say
03/31 Dima Gaztetxea + Cecilia Payne
04/06 Bilbo Kafeantzokia + Dena + Etxekalte + Tooth
04/21 Mendaro San Agustin Kulturgunea + Ama Say
04/28 Ondarru Gaztetxea + Lamiak
05/13 Hondarribi Psilocybe + Ama say
05/19 Azkoiti Matadixe + Harat
05/21 Bera Kataku
05/26 Gernika Astra + Orbel
05/27 Donostia Dabadaba + Salvana
06/10 Andoain Rock jaialdia

Harremanetarako:
paulebilbao@gmail.com
Paule: 638 860 632