16 MAY 2017

TGA Kixkali Berriak saioan!


Tolosako Gazte Asanbladako bi kide etorri dira gure irratira beraien ikuspuntua adieraztera. Asanblada honetako kide askok isunak jaso dituzte eta beste batzuk espetxe zigorra egotzirik, epaiketa egunaren zain daude aspalditik. Asanblada hau izan da Tolosan egin diren hainbat ekintzen eragile eta plataforma askoren sortzaile.

Azken aldian foko mediatikoa beraiengan jarria dagoelako, beraiekin hitzegin nahi izan dugu, beraien bertsioa eman dezaten irrati xume honetan.

Mugimendua ezagutzeko aukera etzazu galdu maiatzak 18an, osteguna, gaueko 22.00etatik aurrera!

Entzun Bonberenea Irratia!