14 DEC 2012

Poca-Tripa txarangaren liburu berria


Eskutitz honen bitartez, Poca-Tripa txarangaren 50. urtemugaren harira argitaratu ditugun liburu eta Kdaren aurkezpen ekitaldira joateko gonbita luzatzen dizugu. 1963ko inauterietan estreinekoz irten zenetik, Poca-Tripa txarangak Tolosako zein beste hainbat herritako kaleak alaitu ditu. Mende erdi honetan, giro onean eta musikaren inguruan jazotako bitxikeriak eta pasadizoak, ordea, ez ditugu ahanzturan erortzen utzi nahi izan. Hori dela eta, istorio horiek guztiak biltzen dituen liburu bat argitaratzea bururatu zitzaigun, inauterietako abesti esanguratsuenez osatutako disko bat grabatzearekin batera. Aurkezpen ekitaldia hilaren 21ean ospatuko dugu, Bonberenean, 19.00etan. Besterik gabe, han ikusiko garelakoan, jaso ezazue agur bero bat. Poca-Tripa Txaranga

*Klikatu handiagoa ikusteko.