19 JUN 2018

Okene Abrego Kixkali Berriak Saioan!


Oraingoan, Okene Abrego dugu gurean eserita. Euskal Herriko musikaren parte eta partaide zentzu oso-osoan. Batetik Musikari bezala, izan ere, bera, BAP!! taldearen parte izandakoa da, beste hainbat proiektuetaz gain. Baina, hau ez da dena! Honetaz gain, Andoaingo gaztetxearen dinamizatzaile sutsua izandakoa da, tartean, pentsa, Green Day taldea bertara ekarritakoa.

Honetaz gain, bera pertsonalki ezagutzeko aukera zabaltzen dizuegu. Izan ere bere bizitzaz ere sakon aritu zaigu elkarrizketan, hala nola, txikitan Bilbora bizitzera joan eta bertan jasotako hezkuntza erlijioso behartuaz aritu zaigu. Zentzu batean behintzat honek eraginda, halako punk musikarenganako gerturaketa.

Entzun Bonberenea Irratia!