02 JUN 2016

Joxi Ubeda Kixkali Berriak saioan!


Joxi Ubeda, musikari eta kazetaria, exeri da gaur Bonberenea Irratiko mikrofonoaren aurrean! Saio honetan, Kixkali Berriak saioak proposatzen dizuna, euskal musikaren atal baten historia da, izan ere, Joxik, bere ibilbide profesionala eskeini digu. Saioan, bere proiektu musikalak aztertu ditugu, Tortura Sistematica taldea zenarekin hasiz eta gaur egungo bere azken proiekturarte: Belarminak. Bere kazetari ibilbideaz ere hitzegin dugu noski izan ere, Egin eta Egunkarian lana egin baitzuen, Berrian amaitu arte. Etzazu galdu ibartar honen bizitzaren kontakizun hau!