10 DEC 2011

Indekitxen (Agurra)


Indekitxen talde Tolosarrak bere ibilbide musikala utzi behar du, hainbat urteen ostean. Urte hauetan taldeak Tolosa eta beste herri asko musika onez hornitu du, rock doinuak hara eta hona mugituz. Abenduaren 16an Bonberenean festa handi bat ospatuko da, Indekitxen taldearen agurra izango baita. Egun honetan taldearen kanta ezagunenak izango ditugu entzungai. Ez hori bakarrik, kontzertu honekin DVD bat aterako dute eta Bonberenea Ekintzakek argitaratuko duena. Beraien azkeneko kontzertua oso berezia izango delakoan, Abenduaren 16an Bonberenean ikustea espero dugu.