16 APR 2018

Eguzki Azkarate eta Naike Diez Kixkali Berriak saioan!


Kixkali Berriak saioan oraingoan apur bat pertsonal jartzen gara. Urteak dira gai berdinarekin lanean daramagula, bai guk, baita Euskal Herriko hainbat eta hainbat kolektiboek: Euskal Presoen gerturaketa.Preso hauen egoera, askotan salatua, ez da inondik inora zentzuzkoa eta gogoz salatu eta egin behar den oro egin nahi dugu baita ere Bonberenea Irratitik. Honegatik, oraingoan, Kixkali Berriak saioaren mikrofono aurrean, bi presoen senide ditugu eserita: Eguzki Azkarate eta Naike Diez. Beraiek, izandako esperientziaz argi eta garbi hitzegin digute, beraien sentimenduak eta egungo egoera oso ongi azalduz. Bai Etxerat edo motxiladun Umeak direla, hementxe entzun ahalko duzue egoera honek eragiten duena.

Entzun Bonberenea Irratia.