Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe García de Cortázarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzeko lanetan.
Urte eta erdi jun zaigu jada Glaukoma Vol.1 lehenengoz ikusi genuenetik, baina kalean da Glaukoma talde gipuzkoarraren bigarren diska, “Vol.2” izenekoa eta Bonbereneako estudioan grabatutakoa. Bonberenean, Tolosan kokatuak lehen diskaren eboluzio nabaria antzeman dezakegu bigarrengo honetan.



Bonberenea - Irratia